Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Agate Deuna bezpera

Agate Deuna bezpera

Agate deunaren ospakizuna aski erroturik dago euskal kulturan. Gure herrietan ezagunak dira Santa Ageda bezperan, makil bat eskuan dutelarik, kalera kantari ateratzen diren neska-mutil taldeak.

Abestiaren erritmoari lagunduz, kantariek lurra kolpatzen dute hura neguko loalditik esnatzeko eta udaberriko loraldiaren etorrera irudikatzeko.

Hori horrela, otsailaren 4an, Virgen Blanca Ikastetxeak ohitura zahar honekin bat eginen du, baina aurten berezitasun batekin, Pirritx, Porrotx eta Marimotots ‘Oles Oles’ koplak kantatuko dituzte.

Ospakizunari ikastetxean emanen diote hasiera eta ikasle guztiek patioan kantatuko dute, 11:25-11:35 tartean gutxi gorabehera, koplak. Gero, 12:15ak aldera, LH 3., 4. eta 5. mailako ikasleek, eguraldia lagun badute, ikastetxetik atera eta herrian barna joanen dira udaletxearen aurreak lehenik eta Zubiarte euskaltegiaren parean gerora kopla berri hauek abesteko:

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK