Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Abiadura kontrolerako kanpaina Uharten, Areta industrialdean eta sarbideetan

  • Hasiera
  • Berriak
  • Abiadura kontrolerako kanpaina Uharten, Areta industrialdean eta sarbideetan

Abiadura kontrolerako kanpaina Uharten, Areta industrialdean eta sarbideetan

Uharteko Udalak jakinarazten du datorren otsailaren 17an abiadura-kontrola egingo dela, eta radar-ibilgailua Areta industrialdean eta herrirako sarbideetan jarriko dela, azkenaldian gehieneko abiadura gainditzen duten ibilgailuen kopurua handitu delako. Neurri prebentiboa eta bide-segurtasunekoa da.

Uharteko Udalak kanpaina honen berri ematearekin batera, herritarrei gogorarazten die industrialde osoan gehieneko abiadura orduko 40 kilometrokoa dela. Halaber, udalerri osoan zirkulazio-arauak eta abiadura-mugak errespetatzeko deia egiten du.

Kanpaina honek, aurreko hilabeteetan egindakoekin batera, datuak biltzea eta, beharrezkoa balitz, neurriak hartzea du helburu, zenbait puntutan abiadura murrizteko asmoz.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK