Abiadura kontrolatzeko kanpaina Uharten
Datozen asteetan, txandakako egunetan, abiadura kontrolatzeko kanpaina berriak egingo dira Uharteko kale eta etorbide nagusietan, Areta industrialdean, Erripagañan eta Itaroa Auzoberrian.
Bizilagunen kexak dauden eremuetan eta Udaltzain Zerbitzuak ibilgailuen abiaduragatik harrapaketak eta istripuak izateko arriskua dagoela egiaztatu duten eremuetan egingo dira.
Aurreko kanpainetan 10.000 ibilgailu baino gehiago kontrolatu ziren: % 35a baino gehiago abiadura-mugetatik gora zirkulatzen ari ziren, eta horietatik % 13a 70 km/h baino gehiagoko abiaduran, eta kasuren batean 90 km/h baino gehiagokoan. Abiadura horretan harrapaketa ia kasu guztietan hilgarria da, OMEk egindako ikerketaren arabera.
Aste hauetako kanpainak aurreko kanpainarekin batera ematen dituen datuekin, txosten bat egingo da, eta dagokion batzordeari helaraziko zaio.