Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

3 EGUNEKO ATERALDIA UGAZTEREKIN BIZIKLETAN

3 EGUNEKO ATERALDIA UGAZTEREKIN BIZIKLETAN

Plazaolako bide berdetik (Eurovelo 1)!

Norentzat: 12-16 urte bitarteko gazteentzat (2011-2007).

25-35 kmko + – 500 mko desnibel positiboa duten ibilbideak.

Datak: 2024ko apirilaren 2tik 4ra.

Gauak: Lekunberriko kanpineko aterpetxean.

Bidaiaren aurretik 2 saio egingo dira bidaia antolatzeko.

  1. saioa: Martxoaren 15ean, ostirala, 18:30ean Ugazten.

Bidaiaren helburuak. Taldea osatzeko dinamikak. Oinarrizko segurtasun-arauak. Bizikletaren mekanikari, erabilera egokiari eta mantentze-lanei buruzko oinarrizko ezagutzetarako jolasak. Beharrezko materialen zerrenda entregatzea. Bizikleta ekarri behar da.

  1. saioa: Martxoaren 22an, ostirala, 18:30ean Ugazten.

Beharrezko materiala prestatzea eta nola egokitu bizikletari. Materiala probatzeko irteera txikia. Ibilbide erraza Uharteko inguruetan, partehartzaileen maila eta erabiliko diren bizikletak ikusteko. Bizikleta, kaskoa eta argia ekarri behar dira. Elikagaien eta horniduren logistika.

 

BIDAIA:

  1. eguna: apirilaren 2a, asteartea.

9:00etan Uhartetik irteera, Lekunberrin helmuga. Bazkaria bidean. Afaria eta ostatua kanpinean.

  1. eguna: apirilaren 3a, asteazkena

9:00etan gosaria. Ibilbidea ingurunean. Leitzarainoko edo Iribas iturburainoko, eguraldiak horretarako aukera ematen badu, bide berdearen ingurua ezagutzea. Bazkaria ibilbidean. Gozamenerako arratsaldea eta jolasak. Itzulera, afaria eta ostatua Lekunberriko kanpinean.

3.eguna: Apirilaren 4a, osteguna.

9:00etan gosaria. Uhartera itzultzeko eguna. Hamarretakoa bidean. Uhartera iritsi eta agur.

Prezioa:

Erroldatuak: 50 €
Ez erroldatuak: 100 €

Hauek barne: begiraleak (Bizikumeko 2 monitore + Ugazteko 1), 2 gosari, ibilbiderako kit-mokadua, bideko 2 bazkariak, kanpineko 2 afariak eta asegurua.

Ez dira sartzen: bizikleta, lo zakua eta lehenengo egunerako bazkaria (bokata edo, bidean egiteko).

Plaza mugatuak. Betetzen badira, zozketa egingo da. Gutxienez 10 gazte.

+ info eta izen-emateak: Ugazten, martxoaren 1etik 8ra. Baimenarekin.

Ordainketak: martxoaren 9tik 13ra.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK