Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

3 eguneko ateraldia bizikletaz ugazterekin

3 eguneko ateraldia bizikletaz ugazterekin

Plazaolako bide berdetik (Eurovelo 1)!

Norentzat: 12-17 urte bitarteko gazteentzat (2013-2008).

25-35 kmko + – 500 mko desnibel positiboa duten ibilbideak.

Datak: 2026ko apirilaren 7tik 9ra.

Gauak: Lekunberriko kanpineko aterpetxean.

Bidaiaren aurretik 2 saio egingo dira bidaia antolatzeko.

  1. saioa: Martxoaren 20an, ostirala, 18:30ean Ugazten.

Bidaiaren helburuak. Taldea osatzeko dinamikak. Oinarrizko segurtasun-arauak. Bizikletaren mekanikari, erabilera egokiari eta mantentze-lanei buruzko oinarrizko ezagutzetarako jolasak. Beharrezko materialen zerrenda emanen da. Bizikleta ekarri behar da.

  1. saioa: Martxoaren 27an, ostirala, 18:30ean Ugazten.

Beharrezko materiala prestatzea eta bizikletari nola egokitu. Materiala probatzeko irteera txikia. Ibilbide erraza Uharteko inguruetan, partehartzaileen maila eta erabiliko diren bizikletak ikusteko. Bizikleta, kaskoa eta argia ekarri behar dira. Elikagaien eta horniduren logistika.

BIDAIA:

  1. eguna: apirilaren 7a, asteartea.

9:00etan Uhartetik irteera, Lekunberrin helmuga. Bazkaria bidean. Afaria eta ostatua kanpinean.

  1. eguna: apirilaren 8a, asteazkena

9:00etan gosaria. Ibilbidea ingurunean. Leitzaraino edo Iribas iturbururaino, eguraldiak horretarako aukera ematen badu, bide berdearen ingurua ezagutu. Bazkaria ibilbidean. Gozamenerako arratsaldea eta jolasak. Itzulera, afaria eta ostatua Lekunberriko kanpinean.

3.eguna: apirilaren 9a, osteguna.

9:00etan gosaria. Uhartera itzultzeko eguna. Hamarretakoa bidean. Uhartera iritsi eta agur.

Prezioa:

Erroldatuak: 76 €
Ez erroldatuak: 152 €

Hauek barne: begiraleak (Bizikumeko 2 monitore + Ugazteko 1), 2 gosari, bideko 2 bazkariak, kanpineko 2 afariak, ostatua Lekunberriko kanpineko aterpetxean eta asegurua.

Ez dira sartzen: bizikleta, lo zakua eta lehenengo egunerako bazkaria (bokata edo, bidean egiteko).

Plaza mugatuak. Betetzen badira, zozketa egingo da. Gutxienez 10 gazte.

Uharteko erroldatuek lehentasuna izanen dute.

+ info eta izen-emateak: Ugazten, martxoaren 1etik 8ra. Baimenarekin.

Ordainketak: martxoaren 9tik 13ra.

Antolatzaileak: Uharteko Udaleko Gazteria Saila eta Bizikume Kluba/Ciclolab.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK