¡Natur bidea – Vasco Navarro trenaren bide berdea / Lizarra-Baigorri herri hustua ibilbide zirkularra! / Santiago bidea (Lizarra-Eunateko Andre Maria)!
Norentzat: 12-17 urte bitarteko gazteentzat (2012-2007).
27-39 km eta +- 300 metroko desnibel positiboa duten ibilbideak.
Datak: 2025eko apirilaren 22tik 24ra.
Gauak: Lizarrako kanpineko aterpetxean.
Aurretik 2 saio egingo dira bidaia antolatzeko.
- saioa: Apirilaren 4an, ostirala, 18:30ean Ugazten.
Bidaiaren helburuak. Taldea osatzeko dinamikak. Oinarrizko segurtasun-arauak. Bizikletaren mekanikari, erabilera egokiari eta mantentze-lanei buruzko oinarrizko ezagutzetarako jolasak. Beharrezko materialen zerrenda emanen da. Bizikleta ekarri behar da.
- saioa: Apirilaren 11n, ostirala, 18:30ean Ugazten.
Beharrezko materiala prestatzea eta bizikletari nola egokitu. Materiala probatzeko irteera txikia. Ibilbide erraza Uharteko inguruetan, partehartzaileen maila eta erabiliko diren bizikletak ikusteko. Bizikleta, kaskoa eta argia ekarri behar dira. Elikagaien eta horniduren logistika.
BIDAIA:
- eguna: apirilaren 22a, asteartea.
08:00etan Uhartetik busez aterako gara. Bizikleta ibilbidea: Antoñana-Lizarra. Bazkaria bidean. Santikurutze Kanpezuko igerileku naturaletara bisita. Afaria eta ostatua Lizarra kanpineko aterpean.
- eguna: apirilaren 23a, asteazkena.
09:00etan gosaria. Lizarra-Baigorri herri hustua zirkularra. Janaria bidean. Gozamenerako denbora eta jolasak. Afaria eta ostatua Lizarra kanpineko aterpetxean.
3.eguna: Apirilaren 24a, osteguna.
09:00etan gosaria. Donejakue bidea: Lizarra-Eunateko Andre Maria. Bazkaria bidean. 16:30ak aldera Uhartera iritsi eta agurra.
Prezioa:
| Erroldatuak: | 80 € |
| Ez erroldatuak: | 160 € |
Hauek barne: bus, begiraleak (Bizikume/Ciclolabeko 2 monitore + Ugazteko 1), 2 gosari, bideko 2 bazkariak, kanpineko 2 afariak, kanpineko aterpetxean ostatua eta asegurua.
Ez dira sartzen: bizikleta, lo zakua eta lehenengo egunerako bazkaria (bokata edo, bidean egiteko).
Plaza mugatuak. Betetzen badira, zozketa egingo da. Gutxienez 10 gazte.
Info + eta izen-emateak: Ugazten, martxoaren 10etik 14ra. Baimenarekin.
Ordainketak: martxoaren 17tik 21era.
Antolatzaileak: Uharteko Udaleko Gazteria Saila eta Bizikume Kluba/Ciclolab.
