Dagoeneko argitaratuta daude 26-27 ikasturteko kirol jardueren zozketetan sartzeko behin-behineko zerrendak. Udalaren web orrialdeko Kirol Jardueren atalean kontsultatu daitezke. https://huarte.es/eu/kirola/kirol-jarduerak/
Aurrez izena eman duten pertsona guztiek RESASPORTS profilean kontsulta dezaketen bazkide zenbakiarekin argitaratuta daude zerrendak. Hemen, bazkide zenbakia kontsultatzeko eskulibururako esteka: chrome-extension://efaidnbmnnnibpcajpcglclefindmkaj/https://huarte.es/wp-content/uploads/2026/05/Resasportsen-bazkide-zenbakia-bilatu.pdf
EPEAK
Ekainaren 17ko, 8: 00ak arte, Kirol Zerbitzuari akats edo omisioen zuzenketak eskatu ahal izango zaizkio.
Ekainaren 17an, 9: 00etan, zozketarako behin betiko zerrendak argitaratuko dira.
Ekainaren 17an, 11:00etan, aurrez izena eman duten abonatuen, erroldatutakoen eta/edo eskolatutakoen arteko zozketa egingo da.
Ekainaren 19tik aurrera zozketaren emaitzak kontsultatu ahal izango daira udalaren webgunean.
Ekainaren 22tik 24ra. Abonatuentzako, erroldatuentzako eta/edo eskolatutakoentzako plaza hutsetan zuzeneko inskripzioa egingo da (bigarren jarduera bat nahi duten pertsonek adibidez).
Ekainaren 25ean, erroldatuta ez dauden edo abonatutak ez diren pertsonentzako plaza hutsen balorazioa eta/edo zozketa.