1. Aurreko bilkuretako akta onestea: 2026ko urtarrilaren 2ko apartekoa eta 2026ko urtarrilaren 29ko ohikoa.
2. Sarrigurengo (Eguesibar) bizilagun baten hilketa gaitzesteko adierazpen instituzionalarekin bat egitea
Aho batez onartu da Sarrigurengo bi emakumeren homizidio eta erasoaren aurreko adierazpen instituzionala. Bertan, otsailaren 20an Sarrigurenen gertatutako homizidioa eta eraso larria kondenatzen dira: bi emakume izan ziren biktimak, horietako bat ustez senarrak eraila indarkeria matxista kasu batean, eta bestea larri zauritua.
3. Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna
Aho batez onartu da M8ko adierazpen instituzionala ‘Feminismoari esker… Gaur izan, egon, esan eta erabaki dezakegu’ lelopean.
4. Uharteko Udalaren etxebizitza eta garajeen alokairu librea arautzen duen ordenantzaren aldaketaren hasierako onespena
Aho batez onartu da Uharteko Udalaren etxebizitza eta garajeen alokairu librea arautzen duen ordenantzaren aldaketaren hasierako onespena.
Aldaketa horiekin egokitu nahi dira egungo ordenantzaren aplikazioan eta udalaren etxebizitzen poltsaren kudeaketan antzeman diren forma- eta prozedura-arazo batzuk.
5. Alegazioen ebazpena eta 2026ko plantilla organikoaren behin betiko onespena
Aldeko 8 botorekin (EH Bildu, Geroa Bai eta PSN) eta kontrako 4 botoekin (UPN eta PP), onartu dira aurkeztutako alegazioak eta behin betikoz onartu da 2026an indarrean egonen den Udalaren Plantilla Organikoa.
6. Langileen deialdien arloan batera kudeatzeko
Aho batez onartu da Antsoain, Uharte eta Berriozarko udalen artean lanpostuen inguruko deialdiak kudeatzeko izenpetuko den udal arteko hitzarmenaren testua, bai eta kide egiteko borondatea adierazi duten beste udal batzuekin sinatzekoa.
7. ANFAS elkartearekin hitzarmena, diru-laguntza izenduna bideratzeko
Aho batez onartu da ANFAS elkartearen aldeko 2.500 euroko diru-laguntza izenduna bideratzeko hitzarmena, agirian jasotzen diren jarduerak burutzeko.
8. ‘Zubiarte’ eraikina Hezkuntza Sailari lagatzeko epea luzatzea
Aho batez onartu da 2023ko maiatzaren 19an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren luzapena, indarraldia 2026ko ekainaren 30ean amaituko baita. Luzapen honekin, hitzarmenari jarraipena ematen zaio, oraingo baldintza beretan, 2028ko ekainaren 30era arte.
9. NUKFren eta Nafarroako Gobernuaren arteko hitzarmenari atxikitzea, Eliza Katolikoak immatrikulatutako herri-ondasun posibleak ikertzeko
Aldeko 8 botorekin (EH Bildu, Geroa Bai eta PSN) eta 4 abstentzioekin (UPN eta PP), erabaki da Uharteko Udala atxikitzea Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Nafarroako Gobernuak Eliza Katolikoak immatrikulatutako herri-ondasun posibleak ikertzeko egindako hitzarmenari.
10. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea
11. Mozioa – Larrialdietako laguntza Salam Gaza elkarteari
Aho batez onartu da Gazari laguntzeko mozioa, zeinaren bidez 7.000€ bideratzen baitira ‘Gizarte-larrialdietarako laguntza’ partidatik, herritarrei edateko uraren, janariaren eta oinarrizko eta premiazko beharren hornidura eta eskuragarritasuna bermatzeko.
12. Iruñerriko Mankomunitatearen bidez bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa mankomunatzeko mozioa
Aldeko 8 botorekin (EH Bildu, Geroa Bai eta PSN), kontrako 1ekin (PP) eta 3 abstentzioekin (UPN), mozio bat onartu da, zeinaren bidez Uharteko Udalak adierazten du bere borondate politikoa dela bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa kudeaketa mankomunatu bidez ematea Iruñerriko Mankomunitatearen (MCP) bidez, eta eskatzen zaio Iruñerriko Mankomunitateari berehala has ditzala bizikleta publikoaren eskualdeko zerbitzua ezartzeko behar diren lan tekniko, ekonomiko eta juridikoak.
13. Emakumeen aurkako indarkeria guztien aurkako adierazpen instituzionala.
Osoko bilkura guztietan bezala, emakumeen aurkako indarkeria guztien aurkako adierazpen instituzionala irakurri da.
14. Galde-eskeak
Hartutako erabakietan sakondu nahi izatera, ikusi bilkuraren bideo-akta.