Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

2026ko Izotzezko eskola-kanpainaren amaiera

2026ko Izotzezko eskola-kanpainaren amaiera

Nafarroako 1.400 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute aurten Izotzezko Eskola Kanpainaren lehen edizioan. Uharteko Izotz Jauregian garatutako ekimen honi esker, izotz-kirolak ezagutzera eman ahal izan zaizkie Nafarroako hainbat ikastetxetako ikasleei.

Proposamena, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak (NKJFI), Nafarroako Neguko Kirolen Federazioak eta Uharteko Udalak batera sustatua, otsaila eta apirila bitartean garatu da, hezkuntza komunitatearen erantzun oso positiboarekin. Guztira, 26 ikastetxek eta 1.500 ikasle inguruk parte hartu dute jarduera fisikoa, ikaskuntza eta bizikidetza uztartu dituen programan.

Uharteko Udalak oso balorazio positiboa egin du lehen edizio honen inguruan, ez bakarrik parte-hartze handiagatik, baita izotz-kirolak sustatzeko eta Izotz Jauregia Nafarroan erreferentziazko kirol-instalazio gisa sendotzeagatik ere.

Horrelako instalazio bat mantentzeak ahalegin tekniko eta ekonomiko handia eskatzen du. Horregatik, Udalak lanean jarraitzen du izotz-pistaren jasangarritasuna eta efizientzia energetikoa hobetzeko, etorkizunean haren bideragarritasuna bermatzeko eta herritarrei kalitatezko kirol-zerbitzua eskaintzen jarraitzeko.

Hobekuntza prozesu horren barruan, eta berriz ere Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin lankidetzan, uda honetan esku hartze berriak egingo dira eraikinean. Esku-hartze nagusia barruko estalki bat instalatzea izango da, isolamendu termikoa hobetu eta instalazioaren energia-kontsumoa murrizteko.

Neurri honetako esku hartzea zaila bada ere, Nafarroan bakarra den instalazioaren etorkizuna bermatzeko eta haurren eta adin guztietako erabiltzaileen artean izotz-kirolak sustatzen jarraitzeko beharrezko inbertsio estrategikotzat jotzen du Udalak.

Eskola kanpainak izan duen harrera bikainak eta ikastetxeek erakutsi duten interesak udalaren apustua indartzen dute, kirola, hezkuntza, jasangarritasuna eta inklusioa uztartzen dituzten proiektuak sustatzen jarraitzeko.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK