Uharteko Udala 2016. urteaz geroztik ari da aurrekontu parte-hartzaileak bultzatzen. Ekimen honek 10 urte bete ditu herritarren parte-hartzea sustatzen eta mekanismo egonkor eta hurbil gisa sendotzen, herritarrek udalerriari buruz erabaki dezaten. Denbora honetan, eredu honen aldeko apustu sendoak bere erabilgarritasuna erakutsi du: herritarrek entzunak izateko modu erreal eta eraginkorra aitortzen dute bertan, eta horregatik, gaur egun, herrian baloratutako eta errotutako tresna da.
Parte-hartze maila handia nabarmendu da aurtengo edizioan. Guztira, 1289 boto jaso dira, eta kopuru horrek berretsi egiten du herritarren gero eta inplikazio handiagoa eta erabaki kolektiborako tresna honi ematen zaion balioa.
Aurrekontu parte-hartzaileak herritarrei udal kudeaketan zuzenean parte hartzeko aukera ematen dien tresna dira, udal aurrekontuaren zati bati buruz erabakiak hartuz: proposamenak aurkeztuz edo hautatutako ekimenen bozketa‑prozesuan parte hartuz.
Ekimenak 60.000 euroko partida bat du tamaina handiko proiektuetarako, eta beste 15.000 euroko partida bat tamaina txikiagoko proiektuetarako, eta honetarako tresna dira:
- Uharten bizi diren pertsonen beharrak zuzenean entzuteko eta ezagutzeko.
- Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea neurtzeko.
- Uharten lan egiten duten taldeen, kolektiboen edo erakundeen beharrak ezagutzeko.
Hamargarren urtemuga ospatzen dugun edizio honetan 8 proposamen aurkeztu dira eta horietatik 6 bozketa‑fasera pasa dira, aurretik aztertu eta balorazio teknikoak egin ondoren.
Proiektuak bozkatzeko prozesua ekainaren 1etik 14ra egin da, bi forma ezberdinetan: 1etik 7ra online eta 8tik 14ra aurrez aurre. Epe horretan, parte-hartzaile bakoitzak proiektu handi bat eta txiki bat bozkatu ahal izan ditu, edo, nahiago izanez gero, proposatutako sei proiektuetako bati bakarrik eman ahal izan dio botoa. Behin bozketa-prozesua amaituta, guztira 1.289 boto jaso dira, edizio honetan herritarrek izan duten interes eta inplikazioaren isla.
Emaitzei dagokionez, proiektu handien artean Bike Park irabazi du, 309 botorekin, eta proiektu txikien artean Bizikletak konpondu eta garbitzeko gune publikoa, 329 botorekin.
Irabazleez gain, bozketa-fasera pasa ziren proiektu handien artean, “Urbiko bidea konpontzea – Eurovelo 3”, 169 botoekin, eta “Uharteko ondare immaterialaren bilduma”, 195 botoekin. Proiektu txikien modalitatean, “Gomazko erraldoientzako moldea” 125 boto lortu ditu eta “Haurrentzako jolas-gune estalia kiroldegian”, 162 boto.
Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektuak aurkeztu dituzten pertsona eta elkarte guztiei, eta gainerako herritarrak animatu nahi ditugu ekimen honen bidez datozen edizioetan ere herria egiten jarrai dezaten. Ekimen hauek herri parte‑hartzaileago baten aldeko konpromiso kolektiboaren isla dira, eta guztion artean norabide horretan aurrera egiten jarraitzea espero dugu.
Proiektu irabazleak 2027. urtean gauzatuko dira.
