Udalak 2025eko abenduaren 18an (osteguna) egindako aparteko osoko bilkuraren laburpena:
1. Aurreko bilkurako akta onestea, 2025eko azaroaren 27koa.
2. 2026ko Plantilla Organikoaren hasierako onespena.
Gehiengo osoz onartu zen, aldeko 9 botorekin (EH Bildu, Geroa Bai eta PSN) eta kontrako 4 botoekin (UPN eta PP), 2026an indarrean egonen den Udalaren Plantilla Organikoa eta Musika Eskolakoa.
Uharteko Udalaren menpe dagoen pertsonala:
-
- Udalean – 65 langile
- Musika Eskolan – 12 langile
- Uharte Kirola enpresa publikoan – 52 langile
3. 2026ko Aurrekontuaren hasierako onespena.
Gehiengo osoz onartu zen, aldeko 9 botorekin (EH Bildu, Geroa Bai eta PSN) eta kontrako 4 botoekin (UPN eta PP), Uharteko Udalaren 2026ko aurrekontu orokorra, toki entitatearen beraren eta Musika Patronatuaren aurrekontuarekin osatua. Laburbilduz, aurrekontu bakoitzaren guztizko zenbatekoa hau da:
-
- Udalaren aurrekontua – 11.321.586,00€
- Musika Eskola – 305.060,00€
- Uharte Kirola Enpresa Publikoa – 952.409,00€.
4. Emakumeen aurkako indarkeria guztien aurkako adierazpen instituzionala.
Osoko bilkura guztietan bezala, emakumeen aurkako indarkeria guztien aurkako adierazpen instituzionala irakurri da.
5. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
Hartutako erabakietan sakondu nahi izatera, ikusi bilkuraren bideo-akta: 2025/12/18.