Uharteko Udala, 2016. urteaz geroztik, ari da aurrekontu parte-hartzaileen ekimena bultzatzen, eta aurtengoa hamargarren edizioa da. 60.000 euroko partida du proiektu handietarako eta 15.000 eurokoa proiektu txikietarako.
Udalerrian erroldatutako 16 urte baino gehiago dituzten pertsonek eta beren jarduera Uharten garatzen duten elkarteek eta kolektiboek aurkez ditzakete proiektuak. Edizio honetan 10 proposamen aurkeztu dira, horietatik 5 bozketa-fasera pasa dira, aurretik aztertu eta balorazio teknikoak egin ondoren. Aipatu aurkeztutako proiektuetako batzuk udalak hartuko dituela bere gain, hainbat arloen bidez, eta, beraz, bi proiektu irabazleez gain, herritarrek sortu eta aurkeztutako beste proiektu batzuk ere gauzatuko dira.
Proiektuak bozkatzeko prozesua ekainaren 2tik 15era egin da: 2tik 8ra online eta 9tik 15era aurrez aurre.
Bozketetan parte hartu duen pertsona bakoitzak proiektu handi bati eta txikietako bati botoa emateko aukera izan du, edo proposatutako 5 proiektuetako bati bakarrik. Bozketa-prozesua amaituta, guztira 885 boto jaso dira, eta proiektu handien artean erretiratuen elkarteak aurkeztutako “Uharteko adinekoendako dinamizatzailea” proiektua izan da irabazle, 323 botorekin, eta Uharteko gazteek proposatutako “Aire zabaleko kalistenia parkea” proiektu txikien artean, 245 botorekin.
Irabazleez gain, “Autokarabanentzako ura aldatzeko estazioa” bozketa-fasera pasa zen proiektu handietan, eta 122 boto lortu ditu. Proiektu txikien modalitatean “Herria modelatzen: Uharteko zeramika tailerraren hobekuntza” bozketara pasa zen eta 109 boto lortu ditu eta “Ziklo-minutu! Uhartetik edozein lekura” 86 botorekin.
Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektuak aurkeztu dituzten guztiei, eta gainerako herritarrak animatu nahi ditugu ekimen honen bidez datozen edizioetan ere herria egiten jarrai dezaten.
Proiektu irabazleak 2026. urtean gauzatuko dira.
