
Ostegun honetatik aurrera, otsailak 22, eta apirilaren 19ra arte, Uharten erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek eta herriko elkarte eta taldeek aurtengo aurrekontu parte-hartzaileetara aurkez ditzakete beren proiektuak.
Oraingo honetan, 60.000€-ko partida dute proiektu handietarako eta 15.000€ko beste bat proposamen txikietarako.
Eraikuntza lanak, berriak edo mantenukoak, ekipamenduen, altzarien eta abarren erosketa iraunkorrak edo programak eta jarduerak proposa daitezke
Aurreko urtean proiektu baten onuradun izan ziren pertsonek, taldeek eta klubek ezingo dute proposamenik aurkeztu kategoria berdinean. Baina proiektua ez bazen onuraduna izan, berriro aurkez dezakezu.
Proiektuen bozketa
Epaimahaiak hautatutako proiektuen bozketa maiatzaren 27tik ekainaren 12ra bitartean egingo da: on-line ekainaren 2ea arte eta presentziala ekainaren 3tik 9ra.
Bozketaren aurretik, hautatuak izan diren proiektuei buruzko informazioa argitaratu eta postontzietan banatuko da. Udalaren webgunean ere kontsultatu eta bozkatu ahal izango dira.
Uharten erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak proposamen bakarra markatu ahal izango du proiektu handietan eta beste bat proiektu txikietan.
Talde Eragilea
Herritarren Talde Eragile bat bada, urtez urte Aurrekontu Parte-hartzaileen funtzionamendua bermatzeko.
Talde honetan lan egin nahi baduzu, igorri e-posta bat helbide honetara: presupuestosuharte@gmail.com
Gainera, Talde Eragileko kideek prest daude proiektu bat prestatzerakoan sortu ahal zaizkizun zalantzak argitzeko. Horretarako, igorri e-posta bat eta erantzuna jasoko duzu.