Aurrekontu partehartzaileen bozka prozesua amaituta, irabazleak izan dira BIZIKLETA-APARKALEKUA proiektu handietarako (60.000€) eta ENERGIA-AHOLKULARITZARAKO BULEGO TEKNIKOA proiektu txikietarako (15.000€). Guztira 502 bozka eman dira eta horietatik 137 izan dira proiektu handietarako eta 241 txikietarako.
Eskerrak eman nahiz dizkiegu Angel Martinez Sanchezi (Bizikleta-aparkalekua), Iñigo San Migueli (Auto elektriko partekatua) eta Juan Leoni (Energia-aholkularitzako bulego teknikoa), aurkeztu dituzten proiektuengatik eta herritarrak animatu nahi ditugu herria egiten jarraitzera aurrekontu partehartzaileen bitartez.
Bide batez, jakin 2024an hasiko direla bi proiektuen lanak.

