Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

GURE INGURUNEA

GURE INGURUNEA

Lurraldeko lekurik garaiena Oihana mendia da (597 metro) eta herrigunea, berriz, itsas maila gainetik 440 metrotara dago.

Uharteko udalerrian zehar Arga Ibaiaren ur ibilguan garatzen den ibai-ertzeetako landaredia da, kasu askotan, gaur egungo alorren eta industrialdeen artean aurki daitekeen tokiko landarediaren aztarna bakarra.

Klima

Gure klima submediterraneoa da. Orain arte, urteko batez besteko prezitazioa 800 eta 1.000 milimetro artekoa zen 100 edo 120 egunez, eta 650 eta 700 milimetro bitarteko ebapotranspirazio potentziala zegoen. Urteko batez besteko tenperatura 12ºC-koa edo 13ºC-koa zen, eta bi hilabete inguru idortu zen uda, nahiz eta orain egungo krisi klimatikoak ezaugarri horietan izan dezakeen eragina kontuan hartu behar den.

PAISAIA-BALIABIDEAK

Baso-azalera osaturik dago Oihanako konkorraren gaineko aritz submediterraneoz eta landatutako pinuz (Austriako larizioko 11,7 hektarea) eta Argako ibarbasoko makalen hainbat hektareaz, baita ere landatutakoak.

INGURUMEN BALIABIDEAK

Iruñako tuparriak (Biarritziar, Erdi Eozenoa), erliebe oso ondulatuekin, lurraldearen zati gehiena okupatzen duten haitz higaerrazekoak dira. Zati handi batean Arga ibaiaren laugarren aroko alubioi-terrazez estalita daude, gainazal lauak sortuz. Iparraldean, higadura hobekiago jasaten duen hareharri banda estu bat (Biarritziar), modelatua izan da konkor bat sortuz (Oihana 597 metro).

NEKAZARITZA BALIABIDEAK

Nekazaritza jarduerari buruz, Uharteko baliabide ekonomiko nagusia 30. hamarkada bitartean, garrantzia galduz joan da bigaren mailara baztartua geratu arte (jarduera ekonomikoaren %2 soilik da).