INFORMAZIOA
- San Juan plaza, 1 - behea. UHARTE
- 609 409 383948 33 35 52
- policialocal@huarte.es
Jendeari arretaren ordutegia
- Astelehenetik ostiralera, 7:15-22:30.Larunbat, igande eta jaiegunetan, 9:00-21:00
UDALTZAINGOA
Uharteko Udaltzaingo Zerbitzua hiritarrentzako zerbitzua da, hiritar-segurtasunaren babesa lortzea eta egungo legeria eta udal ordenantzak bete daitezen helburu duena. Bere nahia da, prebentzioaren eta sorospenaren bidez, herritarren bizikidetza, bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzea.
Gure lanpostuetatik, gobernu taldearekin bat eginez, lan egiten dugu Zerbitzua eraginkorra izan dadin, gertukoa, aldaketei eta ikaspenei irekia eta segurtasunaren eta babesaren arloetan dituen beharrei erantzungo duena, hau guztia, herritarrekiko zuzeneko harremanaren bitartez.
ZERBITZUAK
Uharteko Udaltzaingo Zerbitzuak ondoko zerbitzuak ematen ditu:
BESTE KANPAINA ETA JARDUERAK
Zerbitzu orokorrak eta herritarrari laguntzekoak
- Informazioa.
- Objektu galduak.
- Instalazioak ireki eta itxi.
- Bide publikoan aurkitzen diren kalte eta matxuren berri ematea dagokion zerbitzuari.
Prebentzioa eta herritarren segurtasuna
- Herrian barna patruilatu delituzko ekintzak prebenitzeko.
- Esku-hartzea erasoetan eta ekintza bandalikoetan …
- Elkarlana beste poliziekin.
- Ospakizunen kontrola.
- Instalazio publikoen alarma sistemen kontrola.
- Liskar pribatuak konpontzeko bitartekaritza lana egin.
Polizia Judiziala
- Salaketak jaso ekintza penalen eta ikerketengatik, dituen eskumenen barruan.
- Genero Indarkeriaren inguruan emandako urruntze aginduen kontrola eta parte-hartzea.
- Agintari Judizialek ezarritako neurrien kontrola.
- Jakinarazpen edo errekerimendu judizialak egin.
Trafikoa eta mugikortasuna
- Trafikoa antolatu eta arautu.
- Trafikoa antolatu ikastetxeetako sarbideetan.
- Trafiko istripuen argiketak bideratu.
- Hainbat ospakizunetako ibilbideen seinaleztapena eta antolaketa planifikatu.
- Ibilgailuak kaleetatik erretiratu.
- Abandonatutako ibilgailuen espedienteak bideratu.
- Bide-segurtasuneko kanpainak egin.
- Bide-segurtasunaren aurkako arau-hausteen salaketak egin.
Administrazio polizia
- Espazio-erreserben, pasabideen, obra-baimenen, terrazen … kontrola.
- Mugikortasuna mugatua duten pertsonen ibilgailuentzako aparkatze-txartelak ematea.
- Mugikortasunarekin erlazionaturiko espedienteak.
- Jardueren kontrola. Taberna-terrazak, enpresak, etxabeak.
- Txakur arriskutsuen baimenak eman eta zentsuaren kontrola.
- Txakurren ordenantzaren aplikazioaren kontrola.
- 4. mailako arma txartelen espedizioa, A eta B (Aire konprimatua) motak.
- Soinuagatik jarritako salaketengatik etxebizitzetan eta lokaletan sonometriak egin.
- Izaera administratiboko ordenantzei eta legeei eginiko arau-hausteen salaketak egin.
- Zehapen-espedienteak kudeatu.
- Tasak eta isunak kobratu.
Zibila
- Pertsonei laguntza eman istripuetan, uholdeetan, hondamendietan …
- Osasun arazoak dituzten pertsonei arreta eman osasun zerbitzuak iritsi arte (Zerbitzuak desfibriladore bat dauka patruilako ibilgailuan eta agente guztiak badute berau erabiltzeko formazioa).
- DOKUMENTAZIOA
- ARAUDIA
DOKUMENTAZIOA: UDALTZAINGOA
ARAUDIA: UDALTZAINGOA
| Titulua | Tamaina | Deskargatu |
|---|---|---|
| Trafiko-salaketen administrazio-prozeduraren laburpen-taula | 10.55 KB | Deskargatu |
| Herritarren eskubideak eta betebeharrak | 18.55 KB | Deskargatu |
