Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Uharteko parte-hartze prozesua beheko solairuak etxebizitza gisa erabiltzeko

Uharteko parte-hartze prozesua beheko solairuak etxebizitza gisa erabiltzeko

Uharteko Udalak parte-hartze prozesu bat abiatuko du udalerriko hirigintza araudiaren aldaketa posible bat aztertzeko eta erabakitzeko etxebizitza erabilerak onartuko diren etxabeetan eta merkataritza lokaletan. Proposamena aztertzeko ekimena herritarrek egindako sinadura bilketa batetik abiatu da, eta Uharteko Udaleko Hirigintza Batzordeak aldeko iritzia eman du.

Hirigintzako araudi garrantzitsuak egin eta onartzean herritarren parte-hartzea bermatzeko, eta etxebizitza eskuratzeko arazoa interes orokorreko gaia dela eta uharteko bizilagun guztiek hitz egin behar dutela ulerturik, inkesta bat prestatu da hirigintzako araudian egin daitekeen aldaketaren gai orokor eta garrantzitsuenei buruz, aldaketa zehaztuko duen hirigintzako tresna egiten hasteko.

Esteka honen bidez eskuratu daitekeen formularioaren bidez erantzun daiteke inkesta, 2026ko uztailaren 15era arte.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK