Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Haurren Tokiko Kontseilua

Haurren Tokiko Kontseilua

Haurren Tokiko Kontseilua, Uharteko Udaleko haurren partaidetzarako organoa da. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako txikiek osatzen dute, eta parte-hartzaileen erdiak berritzen ditu urtero. Kontseilu horretan 2 urteko parte-hartzea dago.

Azaroan zehar, sortu zenetik bi urte igaro ondoren, udalak 8 txiki sartzeko prozesua martxan jarri du. Lehen Hezkuntzako 5. maila egiten ari diren haurrak aurkeztu ahal izango dira. 8 pertsona behar ditugu, animatu parte hartzera!

Datak:

  • Hautagaitzak aurkeztea: azaroaren 3tik 21era. Hautagai izateko hautestontziak eta bozka-orriak Andra Mari Zuria Ikastetxe Publikoan eta Kultur Etxean aurkituko dituzu. Bozka-orria familien baimenarekin bete eta hautestontzian sartu behar da.
  • Hauteskundeak: azaroaren 21ean eman ahal izango da bozketa, 17:00etatik 20:00etara, Kultur Etxean (Uharten erroldatuta dauden eta Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailak egiten ari diren haurrek eman dezakete botoa).

 

Uharteko haurrek ere iritzia ematen dugu!

Informazio gehiago: partehartu-participa@uharte.eus edo 948 33 07 61 telefonoan.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK