Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

2024ko Aurrekontu Parte-hartzaileen irabazleak

2024ko Aurrekontu Parte-hartzaileen irabazleak

Uharteko Udala 2016. urteaz geroztik ari da aurrekontu parte-hartzaileen ekimena bultzatzen, eta aurtengoa 9. edizioa da. 60.000 euroko partida du proiektu handietarako eta 15.000 eurokoa proiektu txikietarako.

Aurrekontu parte-hartzaileak herritarrek udalerriaren kudeaketa publikoan parte hartzeko modu bat dira, eta, horren bidez, herritar guztien artean erabaki baitaiteke udal aurrekontu publikoaren zati bat, proposamenak aurkeztuz edo hautatutako proposamenen bozketan parte hartuz. Herritarren parte-hartzea bultzatzeaz gain, honako hauetarako tresna da:

  • Uharten bizi diren pertsonen beharrak zuzenean entzutea eta ezagutzea.
  • Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea neurtzea.
  • Uharten lan egiten duten taldeen, kolektiboen edo erakundeen beharrak ezagutzea.

 

Udalerrian erroldatutako 16 urte baino gehiago dituzten pertsonek eta beren jarduera Uharten garatzen duten elkarteek eta kolektiboek aurkez ditzakete proiektuak. Edizio honetan 12 proposamen aurkeztu ziren, horietatik 3 antzekoak eta batean bildu direnak, eta 4 bozketa-fasera igaro dira, behin bidezko balorazio teknikoak aztertu eta egin ondoren. Gainera, aurkeztutako proiektuetako batzuk udalak hartuko ditu bere gain, hainbat arloen bidez, eta, beraz, bi proiektu irabazleez gain, herritarrek sortu eta aurkeztutako beste proiektu batzuk ere gauzatuko dira.

Proiektuak bozkatzeko prozesua maiatzaren 27tik ekainaren 2ra bitartean egin da. Edizio honetan lehen aldiz online bozkatzeko aukera izan da.

Bozketetan parte hartu duen pertsona bakoitzak proiektu handietako bati eta txikietako bati eman ahal zion botoa, edo proposatutako 4 proiektuetako bati bakarrik. Bozketa-prozesua amaituta, guztira 761 boto jaso dira, eta proiektu handien artean “Bainu ekologiko publikoak” izan dira irabazle, 248 botorekin, eta proiektu txikien artean “Emakumeak Uharten: kontakizun kolektiboa”, 186 botorekin.

Irabazleez gain, “Aire zabaleko kalistenia parkea Buldain plazan” (172 boto) eta “Ziklo-minutu! Uhartetik edozein lekura” (155 boto) proiektuetako bozketa-fasera pasa ziren.

Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektuak aurkeztu dituzten guztiei, eta gainerako herritarrak animatu nahi ditugu ekimen honen bidez datozen edizioetan ere herria egiten jarrai dezaten.

Proiektu irabazleak 2025. urtean gauzatuko dira.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK