Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

LEHEN MAILAKO ARRETAN HAURREI ETA FAMILIEI LAGUNTZEKO PROGRAMA

INFORMAZIOA

Lehendakaria:
Edorta Beltzunegi

JENDAURREKO ARRETA UHARTEN

JENDAURREKO ARRETA ZUBIRIN

  • LEHEN MAILAKO ARRETAN HAURREI ETA FAMILIEI LAGUNTZEKO PROGRAMA

    Helburua: Adingabeei garapen pertsonala ahalbidetuko dien ingurunea ziurtatzea, babes, prebentzio, laguntza pertsonal eta sozialeko mekanismoen bidez.

    ESKU-HARTZE EREMUAK

    Familia-eremua

    Programa horretan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jotzen duten familiekin lan egiten da, eta baita gainerako programa komunitarioen bidez zerbitzuarekin harremanetan daudenekin ere, familiak berak eskatuta edota ikastetxeak eta osasun-zentroak hala eskatuta.

    Eskola-eremua

    Koordinazioa garatzen da Uharteko eta Esteribarko haur eskolekin eta ikastetxe Publikoekin eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxearekin, material prebentiboa (droga-mendekotasuna) aztertzeko eta material hori lantzeko orientabidea emateko.

    Guraso-elkarteekin lankidetzan aritzea ikastaroak eta tailerrak egiteko.

    Haurren Tratu Onaren Sarearekin koordinatzea.

    Komunitate-eremua

    Eremu horretatik egiten den lanak haurtzarotik gaztarora bitarteko adin-tarte guztiak hartzen ditu (haurtzaroa, nerabezaroaurrea, nerabezaroa, etab.).

    • Gurasoen eskola.
    • Familiako joko-jarduerak
    • Sexualitateari buruzko kanpaina, Gozamenez,
    • GIB/HIESa prebenitzeko kanpaina
    • Trafiko-istripuak prebenitzeko kanpaina – Jaibus
    • Ikastaroak eta tailerrak antolatzea, etab.
    Osasun-eremua

    Koordinazioa Osasun Zentroarekin (Uharteko eremua eta Esteribar bailara) eta Burlatako Sexu eta Ugalketa Osasunaren Arretarako Zentroarekin, Sexu Hezkuntzako Tailerrak antolatzeko.

    Haurren Tratu Onaren Sarearekin koordinatzea.

    NOLA SARTU BANAKAKO PREBENTZIO PROGRAMAN?

    Programa horretara Harrera eta Orientazio Sozialeko Programako Gizarte Langileen bidez sartzen da. Langile horiek eskaeraren eta familia-egoeraren balorazioa egiteaz arduratzen dira, eta Haurrak eta Familia Laguntzeko Programara bideratzen dituzte pertsonak.

    Era berean, ikastetxeetatik, Osasun Zentrotik eta Osasun Mentaleko Zentrotik, esku-hartzea behar duten pertsonak ere bideratzen dira.

    GIZARTE LANGILEAREKIN ALDEZ AURREKO HITZORDUAREN BIDEZKO ARRETA

    Uharteko bizilagunen kasuan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren erabiltzaileak helbidea duen kalearen arabera

    GIZARTE-LANGILEAK

    Balorazioa eta plangintza

    GIZARTE-HEZITZAILEAK

    Esku-hartze komunitarioa eta familiarra

    ORDUTEGI MALGUAK

    Goizez eta arratsaldez

    ARRETA ORDUTEGIA

    UHARTE: Astelehen eta ostegunetan 9:00etatik 14:00etara. Hitzordua eskatu telefono honetan: 948 33 32 23

    ZUBIRI: Astearte eta asteazkenetan 9:30etatik 13:30etara. Hitzordua eskatu telefono honetan: 948 33 32 23

    DIRU-LAGUNTZAK

    No hay documentos / Ez dago dokumenturik

    No hay documentos / Ez dago dokumenturik