Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Harrera eta orientazio sozialeko programa – Banakako arreta

INFORMAZIOA

Lehendakaria:
Edorta Beltzunegi

JENDAURREKO ARRETA UHARTEN

JENDAURREKO ARRETA ZUBIRIN

  • Harrera eta orientazio sozialeko programa – Banakako arreta

    Programa honen helburua da Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskaerak aurkezten dituzten pertsonei erantzutea, lehen erantzuna, diagnostikoa eta esku-hartzea eskaintzeko eta, hala badagokio, zerbitzuak garatzen dituen beste programa espezifiko batzuetara bideratzeko.

    Programa hau Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan sartzeko atea da.

    • Programa honek behar pertsonalak, familiarrak eta sozialak baloratzen ditu, bizi-baldintzak hobetzen lagunduko duten baliabideak eta prestazioak eskuratzen laguntzeko.
    • Herritarrei dagozkien prebentzio, laguntza eta sustapen baliabideen ezagutza bermatzen die, baita eta babesteko helburua duten prestazioak ezagutzen dituztela ere.
    • Programa honek kudeatzen ditu eskaera eta bideratze espezializatuak: Osasun Mentalera, Ezinduen Zentroetara, Birgizarteratze Zentroetara, etab.
    • Udalerri bakoitzeko banakako arretetan eta lokalizatuetan zehazten da.
    • Harrera eta gizarte-orientazioa, lehen erantzuna emateko, zailtasun-egoerak antzemateko eta, hala badagokio, gizarte-babeseko beste programa edo sistema batzuetara bideratzeko.
    • Prestazioen kudeaketa, gizarte-zerbitzuen sistemako eta gizarte-babeseko sistemetako prestazio ekonomiko eta teknikoetarako sarbidea errazteko.
    • Arreta-programaren jarraipena egitea, eta, beharrezkoa denean harremanak mantenduz artatuako pertsonekin eta bestelako programetara bideratu ez direnekin.  

    GIZARTE LANGILEAREKIN ALDEZ AURREKO HITZORDUAREN BIDEZKO ARRETA

    Uharteko bizilagunen kasuan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren erabiltzaileak helbidea duen kalearen arabera

    GIZARTE-LANGILEAK

    Zuzeneko arreta

    ADMINISTRARI LAGUNTZAILEAK

    administrazio-laguntza, aurretiko hitzordua hartzea, etab.

    ARRETA ORDUTEGIA

    UHARTE: Astelehen eta ostegunetan 9:00etatik 14:00etara. Hitzordua eskatu telefono honetan: 948 33 32 23

    ZUBIRI: Astearte eta asteazkenetan 9:30etatik 13:30etara. Hitzordua eskatu telefono honetan: 948 33 32 23

    DIRU-LAGUNTZAK

    No hay documentos / Ez dago dokumenturik

    No hay documentos / Ez dago dokumenturik