Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Etxez etxeko laguntza zerbitzua

INFORMAZIOA

Lehendakaria:
Edorta Beltzunegi

JENDAURREKO ARRETA UHARTEN

JENDAURREKO ARRETA ZUBIRIN

  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua

    Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) beren etxean beren kabuz bizitzeko egoera zailean dauden pertsonei eta familiei etxean arreta eta laguntza emateko zerbitzua da. Honen bitartez, FAMILIA-LANGILEEK oinarrizkojardueretan gizabanakoen edota familia-taldeen behar jakin batzuetarako laguntza bermatzen dute.

    ELZ udal-zerbitzu bat da, Uharteko eta Esteribarko bizilagunei zuzendua, baldin eta behin betiko nahiz aldi baterako behar badute eta eskatzen badute.

    Helburua da herritarrei bizi-kalitate hobea ematea beren etxeetan, modu autonomoan moldatzeko dituzten gaitasunetan oinarrituta. Arreta hori laguntza behar duten pertsonen mendekotasun-mailaren eta familiaren laguntzaren araberakoa izanen da, familiarekin lankidetzan jardunez, haien lan garrantzitsua ordezteko asmorik gabe.

    Familiako langileen zereginak, batez ere, pertsonalak dira: higienea, mobilizazioa, altxatzea/oheratzea, zaintza arinak, familiarentzako orientazioa eta etxeko laguntza txikiak.

    Zer lortu nahi da zerbitzu honen bitartez?

    • Autonomia-arazoak dituzten pertsona eta familien ingurunetik deserrotzea saihestea.
    • Norberaren eta familiaren autonomia-maila handiena lortzea.
    • Erakundeetan (egoitzetan, ospitaleetan eta abarretan) beharrezkoak ez diren ospitaleratzeak prebenitzea.
    • Erabiltzaileen familiei laguntza, bultzada eta orientazioa ematea, eta, beharrezkoa denean, haien lana osatzea.

    Zein motatako pertsona edo familientzat izan daiteke baliagarria?

    • Mendekotasun graduren bat duten adinekoak eta/edo urritasunak dituztenak (fisikoak edo psikikoak).
    • Eritasunak edo ebakuntza kirurgikoak izan dituzten pertsona gaixoak.
    • Familia-gainkargak dituzten familiak (guraso bakarreko familiak, adingabeak ardurapean dituztenak, etab.).
    • Senideen ohiko zaintzaileak (adinekoena edo desgaitasuna duten horiena).
    • Gaixotasun terminala duten pertsonak.
    • Egoera sozioekonomikoa edo kultura-egoera kontuan hartuta, laguntza behar duten familiak.

    Nork gauzatzen du programa?

    • Kasu bakoitzari esleitutako zereginak FAMILIAKO LANGILEAK izeneko profesional-talde batek egiten ditu, gizarte-langileak koordinatuta eta gainbegiratuta.

    NOLA ESKATU ZERBITZUA?

    Gizarte Langileek AURRETIKO HITZORDUAREN bidez erantzuten diete bizilagunen eskaerei, eta, etxez etxeko bisita egin ondoren, Zerbitzuaren eta Esku Hartze Planaren egokitasuna ezartzen da, eta dagokion familia-langilea, egunak eta ordutegia esleitzen dira.

    Halaber, Uharteko Osasun Zentroan eta ospitaleetan, gizarte-langileek programa horren berri ematen diete familiei, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin harremanetan jartzen dira.

    ELZren prestazioaren hasiera-data aldatu daiteke premia-motaren, unean uneko itxaron-zerrendaren eta eskatzen den prestazio-motaren arabera (ordutegian ere eragin dezake).

    GIZARTE LANGILEAREKIN ALDEZ AURREKO HITZORDUAREN BIDEZKO ARRETA

    Uharteko bizilagunen kasuan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren erabiltzaileak helbidea duen kalearen arabera

    GIZARTE-LANGILEAK

    Kasuen harrera eta balorazioa eta programaren kudeaketa

    ADMINISTRARI LAGUNTZAILEAK

    Ordainagirien kobrantzaren kudeaketa

    Familia-langileak

    Arreta pertsonala etxean, etxerako laguntza

    ARRETA ORDUTEGIA

    UHARTE: Astelehen eta ostegunetan 9:00etatik 14:00etara. Hitzordua eskatu telefono honetan: 948 33 32 23

    ZUBIRI: Astearte eta asteazkenetan 9:30etatik 13:30etara. Hitzordua eskatu telefono honetan: 948 33 32 23

    DIRU-LAGUNTZAK

    No hay documentos / Ez dago dokumenturik

    No hay documentos / Ez dago dokumenturik