Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA

  • Hasiera
  • OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
INFORMAZIOA

Lehendakaria:
Edorta Beltzunegi

JENDAURREKO ARRETA UHARTEN

JENDAURREKO ARRETA ZUBIRIN

  • OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA

    Oinarrizko Gizarte Zerbitzua 1988ko urriaren 30ean hasi zen lanean Uharten eta 1991ko amaieran Esteribarren. Lehen Mailako Arreta Zerbitzua da, Uharte eta Esteribarko herri guztietako bizilagunei zuzendua.

    Gizarte Zerbitzuen xedea da gizabanakoei, taldeei eta komunitateei laguntza pertsonala eta zuzena ematea, gizartean integratzen laguntzeko.

    Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikoaren helburua da gizartearen barruan pertsonaren garapen osoa eta askea sustatzea gizarte-ongizate handiagoa eta bizi-kalitate hobea lortzeko, bai eta gizarte-bazterketa eragiten duten kausak prebenitu eta ezabatzea ere.

    Gizarte zerbitzuek osatzen dute lehen arreta-maila, laguntza behar duen pertsona ororen eta zerbitzu publikoaren arteko lehen harremana. Beraz, erantzun hurbilena dugu edozein eskaera edo premiaren aurrean.

    Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan lan egiten duten profesionalak talde-lanean aritzen dira, bi udalerrietan lan egiten duten gainerako erakundeekin koordinatuta.

    OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAREN ESKU-HARTZE MAILAK

    BANAKAKOA

    Bi udalerrietako bizilagunen banakako eta familiako eskaerei erantzute

    TALDEKOA

    Talde jakin batzuen eskaerei erantzutea

    KOMUNITARIOA

    Oro har, lurraldea hobetzeko eta eraldatzea du xede, eta bertan bizi den komunitatea bera du protagonista

    JARDUERA-EREMU NAGUSIAK

    PROGRAMAK

    HARRERA ETA ORIENTAZIO SOZIALEKO PROGRAMA - BANAKAKO ARRETA

    Behar pertsonalak, familiarrak eta sozialak baloratzea, baliabideak eta prestazioak eskuratzen laguntzea

    AUTONOMIA PERTSONALA SUSTATZEKO ETA MENDEKOTASUN-EGOERAN DAUDEN PERTSONEI LAGUNTZEKO PROGRAMA

    Beren kabuz baliatzeko zailtasunak dituzten pertsonen eta mendekotasuna duten pertsonen beharrei erantzutea

    ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA

    Eguneroko bizitzan beren kabuz moldatzeko zailtasunak dituzten pertsonei eta familiei laguntzea

    LEHEN MAILAKO ARRETAN HAURREI ETA FAMILIEI LAGUNTZEKO PROGRAMA

    Adingabeei garapen pertsonala ahalbidetuko dien ingurunea ziurtatzea, babes, prebentzio, laguntza pertsonal eta sozialeko mekanismoen bidez

    LEHEN MAILAKO ARRETAN GIZARTERATZEKO PROGRAMA ETA ENPLEGU SOZIAL BABESTUAREN PROIEKTUA

    Banakako arretan eta talde-jardueran enplegua aktiboki bilatzera bideratutako laguntza, lanerako eta prestakuntzarako orientazioa

    DIRU-LAGUNTZAK

    No hay documentos / Ez dago dokumenturik

    No hay documentos / Ez dago dokumenturik