Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Oihana Sariak 2023 Uharteko Literatur Sariak banatu ditugu

  • Hasiera
  • Kultura
  • Oihana Sariak 2023 Uharteko Literatur Sariak banatu ditugu

Oihana Sariak 2023 Uharteko Literatur Sariak banatu ditugu

Parte hartzea asko igo da aurtengo sariketan, guztira 215 lan aurkeztu dira: 97 narrazio laburretara, horietatik 79 gaztelaniaz eta 18 euskaraz; eta 118 komikietara, 99 euskaraz eta 19 gaztelaniaz.

Azken urteetan bezala bi atal izan ditugu: narrazio laburra eta komikia, bi kategoriatan banatuta, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak, eta bi hizkuntza-eredutan, euskara eta gaztelania. Aurtengo gaia librea izan da, baina gurutzegramako hiru hitz erabiltzea proposatu dugu.

Eskerrik asko hauetako atalen batean parte hartu duzuen guztioi!

 

KOMIKI SAILA, LAN SARITUAK:

Aurten komiki asko jaso ditugu eta Mikel Santos, Belatzek, lan handia izan du denak ikusi eta irakurtzeko, erabakia zaila izan da kalitate askoko lanak egon baitira.

Komikia euskaraz:

  • 3. eta 4.maila: ‘SUPER POLLO HASTAPENA’, Martin Iriarte Batlle.
  • 5. eta 6.maila: “LGTB ERRESPETATU!!!’, Ane Azpilikueta Kintana.

 

Komikia gazteleraz:

  • 3. eta 4.maila: Jiayu Zhang.
  • 5. eta 6.maila: “RAGUNCIO FELDESPATO! EN EL ENGAÑO’, Alain Zaro Moreno. 

NARRAZIO SAILA, LAN SARITUAK:

Zeinen ongi pasa duten epai-mahaikideek zuen irudimenetik ateratako ideiak irakurriz! Hitz magikoak zituzten liburuak aurkitu ditugu, antzinako zibilizazioak, futbol partidekin sufritu dugu, gozamena izan da gurutzegramako hitzak erabiliz eraikitako istorio bakoitza irakurtzea, egia esan, ez zelakok lan erreza.

Zorionak, parte hartzea bera ere ausarta izatea baita!

Narrazioa euskaraz:

  • 3. eta 4.maila: ‘TXORI TXIKIA ETA NEREA’, Ekhia Huarte González. 
  • 5. eta 6.maila: ‘HIRU TXERRITXOAK ITZALEN AURKA’, Unai Etxarri Royo.

Narrazioa gazteleraz:

  • eta 4.maila: ‘EL MISTERIO DE LA BIBLIOTECA SECRETA’, Naira Marcén Churio.
  • eta 6.maila: ‘EL ROBO DE LAS CENIZAS DE ORO’, Madeline Liranzo Meza.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK