Kartela bozkatzeko epea: abuztuaren 3tik 9ra.
Botoa eman dezakete erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek.
Prozedura
- Kartel finalisten hautaketa: Kultur Batzordeko kideek, Kultur Koordinakundeko ordezkariek eta hautatutako adituek helduen modalitateko 3 kartel finalista aukeratuko dituzte.
- Kartel finalisten jatorrizko lanen erakusketa publikoa: abuztuaren 3tik 9ra, Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara, eta huarte.es webgunean.
- Senidetasunaren Bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko herri-bozketa.
Datak: abuztuaren 3ko 00:00etatik abuztuaren 9ko 23:59ra.
Zer bozkatzen da? Helduen modalitateko 3 kartel finalistetatik bakarra.
Nork bozkatu dezake? Uharteko erroldan dauden eta 16 urtetik gorako pertsona guztiek.
Nola eta non bozkatu daiteke? huarte.es webgunearen bidez edo aurrez aurre Kultura Zerbitzuan (astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara; Kultur Etxea, 2. solairua, 948 33 35 82).
Zer datu behar dira bozkatzeko? NANaren edo egoitza-txartelaren zenbakia.
Zenbat aldiz bozkatu daiteke? Bozka bakarra eman ahal izango da.
Emaitza: Udalaren webgune ofizialean (www.huarte.es) emango da ezagutzera, abuztuaren 10etik aurrera.
HELDUEN KARTEL FINALISTAK:

Herri baten parte hartze sentitzearen koloreak
En Uharte sí hay Bajadika
Ibaia eta Mendia, Jaietarako zubia

