Guztira 102 lan aurkeztu dira: 86 narrazio laburretara, horietatik 64 euskaraz idatzi dira eta 22 gaztelaniaz; eta 16 komikietara, 10 euskaraz eta 6 gaztelaniaz.
Aurreko urteetan bezala, bi atal izan ditugu: narrazio laburra eta komikia, bi kategoriatan banatuta: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak, eta bi hizkuntza-eredutan, euskara eta gaztelania. Aurtengo gaia librea izan da, baina gurutzegramako hiru hitz erabiltzea proposatu dugu.
Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik. Plazer bat izan da zuen lanak irakurtzea eta zuen istorio eta kontakizunetan murgiltzea. Zorionak guztioi!
SARITUTAKO LANAK:
Narrazioa euskaraz:
- 3. eta 4. maila: “Letrarik gabeko liburua”, Nahia Guillén Sanz.
- 5. eta 6. maila: “Anaia-arreba baten sekretua”, Edurne Huarte Nieto.
Narrazioa gaztelaniaz:
- 3. eta 4. maila: “El misterio del puente”, Jimena Gabriela Casteñeda.
- 5. eta 6. maila: “El giro del destino”, Alejandra Charmin Casteñada.
Komikia euskeraz:
- 3. eta 4. maila: Hutsik gelditu da.
- 5. eta 6. maila: “Leming 10”, Jare Bonazza Basterra.
Komikia gaztelaniaz:
- 3. eta 4. maila: “Irati vs. Mates”, Ane Gonzalez Arraiza.
- 5. eta 6. maila: Hutsik gelditu da.