Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Uharten Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasleei zuzendutako 2026ko Eskola Izotz Kanpaina berria egingo da

  • Hasiera
  • Kirola
  • Uharten Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasleei zuzendutako 2026ko Eskola Izotz Kanpaina berria egingo da

Uharten Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasleei zuzendutako 2026ko Eskola Izotz Kanpaina berria egingo da

2026ko Eskola Izotz Kanpainaren lehen edizioa Nafarroa osoko Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako ikasleei zuzendutako hezkuntza- eta kirol-ekimen berria da. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak (NKJFI) bultzatuta, Uharteko Udalarekin eta Nafarroako Neguko Kirolen Federazioarekin elkarlanean antolatu da.

Kanpaina otsailaren 4tik apirilaren 30era bitartean egingo da Uharteko Izotz Jauregian. 36 jardunaldi izango dira, asteazkenetik ostiralera, lau orduz ikastetxe bakoitzean.

Ekimen berritzaile honen aurkezpenean parte hartu zuten Kultura, Kirol eta Turismo kontseilari Rebeca Esnaolak, Uharteko Udaleko kirol zinegotzi Ibai Garjónek, INDAFeko zuzendari kudeatzaile Jorge Aguirrek, Institutuko zuzendariorde Sandra Muñozek eta Davinis Alfonsin Izotzaren Eskola Kanpainaren koordinatzaileak.

Rebeca Esnaola kontseilariak azaldu zuenez, “NKJFIak Uharteko Udalarekin eta Nafarroako Neguko Kirolen Federazioarekin izotzarekin lotutako diziplina horiek sustatzeko hartu zuen konpromisoa betetzera dator kanpaina hau; izan ere, NKJFIak 200.000 euroko laguntza ekonomikoa eman du 2026. urterako, eta 350.000 eurokoa 2025erako, instalazio berezi horren baldintzak eta energia-eraginkortasuna hobetzeko inbertsioetarako”.

Ibai Garjónek adierazi zuen Udalean “urteak” daramatzatela “Uharteko Izotz Jauregia bultzatzeko lanean, gizarte ekarpen handiko instalazioa dela eta kirola sustatzen duela ulertuta, eta, Nafarroan bakarra denez, garrantzi berezia duela gure lurraldean Izotz gaineko kirol modalitateak praktikatzeko”.

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, ikastetxeen erantzuna oso handia izan da: 1.442 haurrek hartuko dute parte kanpainan, 26 ikastetxetako 36 taldek, erdiak euskaraz eta erdiak gaztelaniaz. Kopuru horretan sartzen dira %50ean diruz lagundutako 150 plazak, egoera sozioekonomiko kaskarrean dauden ikasleentzat, eta dibertsitate funtzionala duten ikasleentzat erreserbatutako 5 plazak. Gainera, 7 ikastetxetako beste 710 ikasle itxaron zerrendan geratu dira, eta horrek agerian uzten du proposamen berri honek sortutako interesa.

 

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK