Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

FUTBOLA EUSKARAZ – Lehen aldiz Uharten!

FUTBOLA EUSKARAZ – Lehen aldiz Uharten!

Zumedia guraso elkartearen eta Osasuna Fundazioaren eskutik, Uharteko Udalaren Kirol eta Euskara Zerbitzuekin lankidetzan, 2024-2025 denboraldian, gure herrian lehen aldiz, futbolean euskaraz entrenatu eta lehiatu ahalko dute 6 eta 8 urte bitarteko umeek (2016 eta 2018 urteen artean jaiotakoak).

Proiektu honek futbol hastapena euskaraz bermatu nahi izateaz gain, Uharten Kirola euskaraz praktikatu nahi duen komunitate bat badagoela ikusarazi nahi du.

Uharteko Udalaren Kirol Zerbitzuak naturaltasunez jaso du guraso elkartearen ekimenaren albistea, Kirol Eskoletan azken urteetako matrikulazio kopuruek ez baitute bideragarri egin oinarrizko futbola euskaraz eskaintzea.

Alde guztiak bat datoz proiekturen beharrezkotasunaz. Itaroa Uharte futbol taldeak ere begi onez hartu du herriko futbol eskaintza hau hitzarmenez kide duen Osasuna Fundazioaren esku geratzea.

Inskripzioei buruzko informazioa eta gainerako datuak ekainaren 27an, ostegunean, 17:00etan Plazaldea eraikineko 2. gelan azalduko dira.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK