Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Hezkuntza

INFORMAZIOA

PLAZALDEA HAUR ESKOLA

UGARRANDIA HAUR ESKOLA

ANDRA MARI ZURIA IKASTETXE PUBLIKOA

UHARTE IIP

Hezkuntza

Eskolatzea derrigorrezkoa eta doakoa da, Nafarroan 6 urtetik 16 urtera bitarte bizi diren pertsona guztientzako.Atzerritar adingabe guztiek dute, nafar adingabeek bezala, hezkuntza baldintza berberetan jasotzeko eskubidea eta betebeharra. Eskubideak hauxe biltzen du bere baitan: derrigorrezko, doako eta oinarrizko irakaskuntzan sartzeko eskubidea; kasuan kasuko titulazio akademikoa lortzekoa, eta beken eta laguntzen sistema publikoan sartzeko eskubidea.

Bestelako bekak eta eskola laguntzak ikastetxearen beraren bitartez izapidetu behar dira: jantokia, garraioa, eskola-materialak eta abar.

MATRIKULAZIO IZAPIDEAK ETA HEZKUNTZA EREDUAK

Ikastetxeetan aurre-inskripzio aldi bat eta matrikulazio aldi bat daude (otsailetik apirilera bitarte) eta aldi berezi bat ere bai (irail hasieran). Nolanahi ere, udalerrira iriste bazarete behin ikasturtea hasitakoan, baduzue 3 urtetik gorako seme-alaba eskolatzeko aukera; hartara, jo zuzenean ikastetxera bertara. Ikastetxean esanen dizuete zer agiri aurkeztu beharko dituzuen.

Nafarroako berezko bi hizkuntzak mintzatzen direnez, aukera egin beharko duzue hezkuntza sistemak eskaintzen dizkizuen ereduen artean, zuen seme-alabak ikastetxean lehen aldiz matrikulatzean:

HAUR HEZKUNTZA

Haur Hezkuntzak haurrei garapen fisiko, afektibo, sozial eta intelektuala lortzenlaguntzea izanen du xede. Era berean, komunikazioaren eta hizkuntzaren adierazpideak irakatsiko dira; irakatsi ere, bizikidetzaren eta gizarte harremanen oinarrizko arauak, bai eta ingurunearen ezaugarri fisikoak eta sozialak ere. Haurren autonomia pertsonala ere sustatzea du xede.

Haur Hezkuntza bi ziklotan antolatua dago.

UHARTEKO 0-3 URTEKO HAUR ESKOLAK (LEHEN ZIKLOA)

Ziklo hau derrigorrezkoa ez bada ere, baduzu zure seme-alabatxoak beren 16 astetik aurrera eskolatzeko aukera. Zerbitzua diruz lagundua dago, baina ez da doakoa (ordaindu beharreko tasak familiaren diru-sarreren araberakoak izanen dira).

Lan-metodologia aurkikuntzaren eta esperimentazioaren bidez lantzen da.

Taldeak adinaren arabera banatzen dira:

  1. BULARREKO HAURRAK: 16 astetik urtebetera bitartekoak
  2. IBILTARIAK: 1etik 2 urtera bitartekoak.
  3. HANDIAK: 2tik 3 urtera bitartekoak.


Uharten bi hizkuntza-eredu eskaintzen dizkizugu, eta zuk horietako bat aukeratu behar duzu 0 eta 3 urte arteko seme-alabentzako: gaztelaniaz eta euskaraz. Argibideetarako, jarri harremanetan gure eskolekin.

LEHEN HEZKUNTZA

Lehen Hezkuntzaren helburua da haur guztiei beren garapena eta ongizatea sendotzeko moduko hezkuntza ematea. Lehen Hezkuntzak, halaber, aukera eman behar die ahozko adierazpen eta ulermenari buruzko eta idazketari eta kalkuluari buruzko trebetasunak bereganatzeko eta, era berean, gizarterako trebetasunak, lanerako eta ikasteko ohiturak, zentzu artistiko, sormena eta afektibitatea bereganatzeko.

Bina urteko hiru ziklootan antolatua dago:

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (DBH)

Lau urteko iraupena du eta LEHEN HEZKUNTZAren ondotik dator (12-16 urte). Behar bezalako prestakuntza ematen du hala Batxilergoa nola erdi mailako Lanbide Heziketa ikasten jarraitzeko.

*Uharten ez dago DBH ikasteko ikastetxerik. Hori dela eta, ikasleek Atarrabiako Petri Atarrabiako Bigarren Hezkuntzako Institutura joan behar dute.

DIRU-LAGUNTZAK

No hay documentos / Ez dago dokumenturik