Otsailaren 6an eta 7an MOZORROTU ETA… KALERA!!!
Zenbat eta mozorrotutako jende gehiago atera, hobe.
12 urte beteta baduzu, izena eman Ugazten, AHALIK ETA AZKARREN, guztiontzat materiala erosteko.
- Igeltsuzko maskarak egiteko tailerra: urtarrilaren 11n, igandea, 17:30etik aurrera.
- Zure maskara bukatzeko tailerra (egitea eta margoketa): urtarrilaren 16an, ostirala, 19:00etatik aurrera eta urtarrilaren 18an, igandea, 17:30etik aurrera.
- Kemakulos mozorro-jantziak: urtarrilaren 23an, ostirala, 19:00etatik aurrera eta urtarrilaren 25ean, igandea, 17:30etik aurrera.
- Uharteko inauterietako DANTZA TAILERRAK: otsailaren 26an, astelehena, 19:00etatik 20:00etara, Plazaldeako 19. aretoan.
- Kapelak eta buztanak egiteko tailerra: urtarrilaren 30an, ostirala, 19:00etatik aurrera eta otsailaren 1ean, igandea, 17:30etik aurrera.
- Otsailaren 6an, ostirala, 17:30etik aurrera Kemakuloen dantza Ugazten ikasiko dugu eta gure Kemakulo mozorroei azken ukituak emango dizkiegu.
OHARTXOA!: Eta Txatxoz ateratzera animatzen bazara eta zakua, oihalak edo zure mozorroa egiteko areto bat behar baduzu… Esaiguzu!
Ongi pasa eta herria alaitu!!
Inauterien antolatzailea: Berdintasuna elkartea.
Laguntzailea: Uharteko kultur taldeak eta Uharteko udala.