Otsailaren 21ean eta 22an MOZORROTU ETA… KALERA!!!
Zenbat eta mozorrotutako jende gehiago atera, hobe.
12 urte beteta baduzu, izena eman Ugazten, AHALIK ETA AZKARREN, guztiontzat materiala erosteko.
- Igeltsuzko maskarak egiteko tailerra: urtarrilaren 31n, ostirala, 19:00etatik aurrera.
- Maskarak margotzeko tailerra: otsailaren 2an, igandea, 17:30etik aurrera.
- Kemakulos mozorro-jantziak: otsailaren 7an, ostirala, eta 9an, igandea, 17:30etik aurrera.
- Kapelak eta buztanak egiteko tailerra: otsailaren 14an, ostirala, 19:00etatik aurrera eta 16an, igandea, 17:30etik aurrera.
- Uharteko inauterietako DANTZA TAILERRAK: otsailaren 18an, asteartea, 19:00etatik 20:00etara, Plazaldean. Otsailaren 21ean, ostirala, 17:30etik aurrera Kemakuloen dantza Ugazten ikasiko dugu eta gure Kemakulo mozorroei azken ukituak emango dizkiegu.
OHARTXOA!: Eta Txatxoz ateratzera animatzen bazara eta zakua, oihalak edo zure mozorroa egiteko areto bat behar baduzu… Esaiguzu!
Ongi pasa eta herria alaitu!!
Inauterien antolatzailea: Berdintasuna elkartea.
Laguntzailea: Uharteko kultur taldeak eta Uharteko udala.
