Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Ugazte

INFORMAZIOA

UGAZTE – UHARTEKO GAZTE LOKALA

  • Urbarte

  • Ugazte

    Herriko gazteen gunea da. Udalak kudeatutakoa, langile elebidunekin: euskara eta gaztelania.

    Lokalaren bitartez, gure herriko gazteen beharrei erantzun nahi zaie, haien garapen pertsonala bultzatu eta herriko bizitza sozialean parte hartzea eta inplikatzea lortu nahi da.

    Batez ere 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta, gazte lokalean adin, jatorri, kultura, sinesmen, ideologia eta sentipen desberdinetako gazteak elkartzen gara; horregatik, mota guztietako jarduerak antolatzen ditugula ikusiko duzu, batez ere Uharteko gazteek proposatutakoak.

    ZER EGITEN DUGU?

    “Sokalagun”

    Aisialdi eta denbora libreko taldea

    HILERO TXANGO BAT

    Kayak, Karts, Salting, Esara gauez, etab.

    IKASTARO ETA TAILERRAK

    Antzerkia, musika, monitor y Aisialdi eta Denbora Libreko monitorea, graffiti, dantzak, sormenezko aisialdiko tailerrak… denetarik!

    NAZIOARTEKO KANPALEKUAK ETA EUROPAKO BOLUNTARIOTZAKO PROIEKTUAK

    Uharteko gazte-elkarte eta taldeekin lankidetzan

    JARDUERAK, TXANGOAK ETA KANPAMENTU MANKOMUNATUAK

    Port Aventura, eski, rafting, Aquópolis…Adin ezberdinentzako kanpamenduak inguruko herriekin

    PREBENTZIO PROGRAMAK ETA KANPAINAK

    Sexualitatezkoak, kontsumo arduratsua, Jaibus autobus zerbitzua, indarkeriaren prebentzioa, etab.

    BESTELAKOAK

    Txapelketak, jardunaldi bereziak, arte gaztearen ekitaldiak, kontzertuak...

    ETA ZUK PROPOSATZEN DUZUN GUZTIA!!

    BESTE ZERBITZU BATZUK

    Interesatzen zaizkizun beste zerbitzu batzuk ere baditugu:

    GAZTEENTZAKO GUNE IREKIAK

    Futbolina, ping-ponga eta mota guztietako mahai jokoak.

    ARETOAK LAGATZEKO ZERBITZUA

    Lau ordenagailu dituzu eskura eta bi elkarteek erabiltzeko.

    CIBER

    Lau ordenagailu dituzu eskura eta bi elkarteek erabiltzeko.

    “IKASGIRO” ESKOLA-LAGUNTZA

    Gaztelania eta euskaraz.

    GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA

    Kezkatzen zaituzten edo interesatzen zaizkizun gai guztiekin lagunduko dizugu: karnetak, etxebizitza, lana, aisialdia, osasuna…

    GAZTE PSIKOAHOLKULARITZA

    Orientazio profesionala, anonimoa, konfidentziala eta doan. Aurrez-aurrekoa eta on-line.

    LANERAKO ORIENTAZIOA, FORMAKUNTZA ETA AKTIBAZIOA.

    Profesionaltasun Ziurtagiriak antolatzen ditugu, Pasarelas programa…. Eta zure aurkera onenei buruz aholkuak emanen dizkizugu.

    INTERESA BADUZU, BADAKIZU, ETORRI!!!

    DIRU-LAGUNTZAK

    No hay documentos / Ez dago dokumenturik

    ARAUDIA: GAZTERIA

    TituluaTamainaDeskargatu
    Ugazte araudia153.81 KB Deskargatu