“Iruñea Piraguismoa” Clubarekin.
Ekainaren 15a, igandea.
“Caparrosoko Errota” Piraguismo Eskolatik Burlatarako norabidean errekan gora egingo dugu eta gero kayak jaitsiko gara jolasak eta jarduerak eginez, gure moilaren azpian, pasarelen ondoan, dugun presaren gainetik salto egin arte.
Irteera: 10:00etan, Ugaztetik. Villavesaz joanen gara.
Itzulera: 14:00ak inguru leku berera.
Prezioa: 6 €
Leku mugatuak. Adin gutxikoek baimena ekarrita.
Plazak betetzen badira, zozketa eginen da.
Izena eman: Maiatzaren 23tik 28ra.
Ordainketak: Maiatzaren 29tik ekainaren 3ra.
Oharra: Beharrezkoa da igeri egiten jakitea.
Eraman: Eguzkirako krema, bainujantzia edota kulota, kirola egiteko praka motzak edo elastikoak, kamiseta bat (likra motatakoa, mahuka luzekoa edo motzekoa eguraldiaren arabera, ez tiranteduna), zira (eguraldi txarra egitekotan), busti daitezkeen oinetakoak ala eskarpinak, toalla, ordezko arropa eta oinetakoak.
Antolatzen du: Ugazte-Uharteko Gazte Lokala.
