Ausartuko zara gurekin gaua igarotzera? Sorpresa berriak, izualdi berriak… Beldurgarria…
Non? Sorpresa! jiu, jiu jiuuuu!!!
Noiz? Urriak 31, osteguna, 21:00etatik 09:00ak arte (azaroak 1).
Gertatutakoa… misterio hutsa izango da.
Prezioa:
| Uhartekoak: | Kanpokoak: | |
| 12-30 urte arte: | 12 € | 24 € |
Emozio pila + afari beldurgarria barne (denon artean kudeatuta, zer ekarriko duzu?).
Izena eman Ugazten, urriaren 1etik 6ra.
Ordainketak: urriaren 7tik 11ra.
Leku mugatuak. Betetzen badira lekuak, zozketa eginen da.
Adin gutxikoak baimenarekin.
Oharra: lo-zakua ekarri.
Antolatzen du: Ugazte-Uharteko Gazte Lokala.
