Beste urte batez, “Jai Busa” eskainiko da, gure inguruko herri batzuetako jaietara joateko. Honetaz gain, kanpaina honek bestelako helburuak ditu, hau da, zuek erantzukizun handia duzuen hainbat egoera saihestearena:
- Hartzen baduzu, arduraz egin ezazu.
- Beharrezkoak ez diren arriskuak ekiditen dituzten baliabideak erabili (garraio publikoa, “Jai Busa”, txandak lagunen artean, eta abar).
- Errepidean segurtasun neurriak erabili (segurtasun uhala, kaskoa, abiadura egokia…).
- Eta zerbitzu hau erabili dezakezunez… ZAINDU EZAZU ETA EZ ZAITEZ PASA!!!
Eta adi egon!! Busa atera ahal izeko 2 gazte boluntario egon beharko dira arduradun. Abisatu Ugazten nor izanen zarete aurreko astelehenean.
Goza ezazu ziurtasunez!! Ziur gozatuko duzula!!