Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Gazteria

INFORMAZIOA
Gazteria zinegotzia:
Ibai Garjón Ibarra
 
Gazteria teknikaria:
Itziar Areta Olleta

UGAZTE – UHARTEKO GAZTE LOKALA

  • Urbarte

  • Gazteria

    Udaletxeak, 1998tik, gazteekin interbentzio programa batekin kontatzen du. Gazteria Sailak egiten du, Ugazte-Uharteko Gazte Lokalaren bidez, gainerako udal arloekin koordinatuta.

    ZER EGITEN DUGU?

    PROGRAMAK

    Parte hartzeko programa
    Gazte jendea Ugazteren bizitzan inplikatzeko, baina baita herriko bizitza sozialean eta gizarte osoan ere.
    • Parte hartzeko prestakuntza: aurre-monitore ikastaroak, aisialdi monitore, aisialdi zuzendaritza, etab.
    • Herriko ekitaldi eta festetan parte hartzea.
    • Zure elkartea sortzen lagunduko dizugu.
    • Interesatzen zaizkizun jarduerakantolatzen eta zure proiektuak aurrera ateratzen lagunduko zaitugu.
    • Herriko gazte talde eta elkarteen lanera hurbilduko zaitugu: EKHI, BERPIZTEN eta MUNDUKO ARGIA gazte elkarteak, ERAIKI kuadrilla taldea, ELEKTROPIKALA ELEKTROTXARANGA, LUBAKI , XENDRA eta SIN ETIQUETA musika taldeak edo CANTAMAÑANAS artistikoa…
    • Beste kolektibo batzuekin ere lan egiten dugu.
    Hezkuntza-prebentzio-interbentzio programa

    Gizarte Zerbitzuekin koordinatuta, arreta berezia behar duten gazteen kasuetan eta kuadrillekin prebentzio moduan.

    • Prebentzio jarduerak eta arrisku egoeren aurrean esku hartzea: apustuak, kontsumoak, desberdintasunak, indarkeria, etab.
    • Nerabeen taldea: garapen emozionalerako eta harreman gaitasunetarako.
    • Gazte psikoaholkularitza: orientazio profesionala, anonimoa, konfidentziala eta doakoa.
    Aisialdi eta denbora libreko programa

    Osasungarria eta balio positiboetan aberatsa.

    • Jardueren, tailerren, txangoen, kanpaldien, jardunaldien, txapelketen eta abarren programazio anitza.
    • Sokalagun aisialdirako taldea. 12 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzendua.
    Gazte informazio programa

    Nafarroako Gazte Informazio Sareko Gazteriaren Informazio Bulegoa gara. Interesatzen zaizkizun gai guztiekin lagunduko dizugu: karnetak, etxebizitza, enplegua, aisialdia, osasuna…

    Ikasgiro orientazio-formazio programa. Ikasgiro eskola laguntza programa
    • Ikasketei buruzko aholkularitza eta laguntza.
    • “Ikasgiro” eskola laguntza programa, euskaraz eta gaztelaniaz.
    Gazte enplegurako aktibazio programa

    Gazte Bermea programarekin eta Iturrondorekin koordinatuta.

    • Gazte Bermean izena ematen lagunduko dizugu.
    • Profesionaltasun-ziurtagiriak irakasten ditugu, banakako jarraipenarekin.
    • Zure curriculuma egiteko eta lana bilatzeko laguntza eskaintzen dizugu.
    • Pasarelas eta Pasarelas otoño Gazteei zuzendutako kontratazioak eta bekak. ANNFrekin lankidetzan.
    Gazte artearen programa

    Graffiti-Cantamañanas, tailerrak, RealizARTE kanpaldia, zure emozioak artearen bidez, etab.

    Gazteen mugikortasunerako programa

    Nazioarteko kanpaldiak eta boluntariotza NGIrekin, Erasmus + programarekin eta Ekhi gazte-elkartearekin koordinatuta.

    Belaunaldi arteko Conoce Uharte Ezagutu programa

    Conoce Uharte Ezagutu webgunearen mantentze lana y urteko orienting jardunaldiaren antolakuntza. Uharteko langile teknikoekin eta boluntarioekin koordinatuta..

    ETA ASKOZ GEHIAGO

    Ugazte – Gazte Lokala

    Gazte psikoaholkularitza

    Elkarteak eta taldeak

    Gainera, Uhartekoa bazar aedo eskatzen badiguzu, hilero iritsiko zaizu zure etxeko postontzira Uharteko gazte eta kultur jarduera guztien agenda.

    Jarrai gaitzazu sare sozialetan eta ikusiko duzu egiten ari garen guztia.

    DIRU-LAGUNTZAK

    No hay documentos / Ez dago dokumenturik

    ARAUDIA: GAZTERIA

    TituluaTamainaDeskargatu
    Ugazte araudia153.81 KB Deskargatu