Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

ZIKOINAK

Data

08 / 11 / 2025
Amaituta

Ordua

18:00 - 19:30

Lekua

Kultur Etxea

ZIKOINAK

ZINEMAAmaituta

Animazioa, Doug Sweetland eta Nicholas Stoller-ena.

Zikoinek haurrak ematen dituzte edo eman ohi zituzten behintzat. Orain Interneteko mundu mailako konpainia txikizkari baten paketeak ematen dituzte. Junior, konpainiako banatzailerik hoberena den zikoina, postuz igotzekotan da nahi gabe Umeak Egiteko Makina aktibatu eta baimendu gabeko ume zoragarri bat egiten duenean. Etsiak hartuta, bere nagusia konturatu baino lehen, pakete arazotsua eman nahi du. Horretarako, Stork Mountain-eko gizaki bakarra den Tulip-en laguntza izango du. Haurtxoa emateko, familia bat baino gehiagoren segurtasunari eragin liezaioken abentura basati eta errebelatzailean murgilduko dira eta munduan zikoinen benetako egitekoa berrezarriko dute.

Adin gomendatua: Publiko guztientzat
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 89 minutu
Sarrera: 2 €
Antolatzailea: Kultura Zerbitzua

SARREREN SALMENTA