Data
- 28 / 08 / 2025
- Amaituta
Ordua
- Egun osoan
NAFARROAKO XXIV. ZIRKU JAIALDIA EZIN ZAILAGOA 2025
NAFARROAKO XXIV. ZIRKU JAIALDIA
EZIN ZAILAGOA 2025
Abuztuak 28, osteguna.
Denok espero dugun zirku arratsaldea!
Antolatzaileak: Uharte, San Adrian, Tutera, Altsasu eta Vianako Udalak.
19:00 ROJO ESTÁNDAR (LA NÖRDIKA). Plazaldeako patioa.
Rojo Estándar La Nördika konpainiaren zirku- eta dantza-ikuskizuna da. Maitasunaren logika eza aztertzen du, mugimenduaren, kolorearen eta bi pertsonaia kontrajarriren arteko interakzioaren bidez. Eszenaratze zirraragarri eta umoretsuarekin, lanak hainbat sari jaso ditu, eta Espainiako eta Europako adin guztietako ikusleak txunditu ditu.
Publiko guztiendako ikuskizuna.
Ordua: 19:00.
Zuzendaritza: Rosa Díaz.
Artistak eszenan: Greta Marí eta Dario Dumont.
20:00 POCKET LOOP (STOPTOÏ). San Juan plaza.
Pocket Loop Stoptoï konpainiaren ikuskizuna da, zeinean malabareak eta musika uztartzen diren bizitza bera irudikatzeko. Malabar-bolekin, gomazko uztaiekin eta bateria batekin, artistek esperientzia bisual eta soinuduna sortzen dute, momentu intimo eta minimalistetatik ludiko eta kementsuagoetara pasatzen dena.
Publiko guztiendako ikuskizuna.
Ordua: 20:00.
Zuzendaritza: Stoptoï.
Artistak eszenan: Gonzalo Fernández, Gaetan Allard eta Neta Oren.

