Data
- 28 / 03 / 2026
Ordua
- 19:00
Kostua
- 6,0€
Lekua
Antolatzailea
Kultura Zerbitzua
ANTZERKIA ESCAPE ROOM
Txalo Produkzioak.
Txalo Produkzioak taldeak escape room jolasa oinarri duen beldurrezko komedia bat dakar antzezlan honetan, Zuhaitz Gurrutxaga, Nerea Gorriti, Iñigo Aranburu eta Oihana Maritorena aktoreak protagonista dituena. Haurtzarotik lagunak diren bi bikotek hitzordu bat jarri dute elkarrekin escape room bat bisitatzeko. Escape rooma dagoen auzoan berriki zatikatutako gizon baten gorpua edukiontzi batean agertu da… Bildutako lau lagunek ondo pasatzeko jolas atsegin bat aurkitzea espero dute, euren adimena probatzeko eta barre egiteko hitzordu bat. Aldiz, gelan sartu eta atea hermetikoki ixten den unean bertan, atzerako kontaketa hasiko da: inork espero ez dituen gauza bitxiak pasatzen hasiko dira. Gelatik irtetea ez da ez erraza izango, eta jolasa bene-benetako infernu bilakatuko da, lau lagunen arteko adiskidetasuna mugara eraman eta kinkan jartzeraino.
Ez dirudien arren, Escape room komedia bat da: beldurrezko komedia bat!
Hizkuntza: Euskara.
Iraupena: 90 minutu.
Gomendatutako adina: +14 urte.