Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

HIRITAR ABESBATZAREN ESTREINALDIA. ESZENAK PARTEKATUTA

  • Hasiera
  • HIRITAR ABESBATZAREN ESTREINALDIA. ESZENAK PARTEKATUTA

Data

17 / 04 / 2026
Amaituta

Ordua

18:30

Lekua

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa

Antolatzailea

Asociación Navarra Nuevo Futuro

+ Antolatzailea/Laguntzailea

Centro de Arte Contemporáneo de Huarte- Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Uharteko Udala

HIRITAR ABESBATZAREN ESTREINALDIA. ESZENAK PARTEKATUTA

KONTZERTUAAmaituta

Hiritar Abesbatzak Uharteko haurren, gazteen eta helduen ahotsak uztartzea lortu du, komunitate-sarea indartzeko, bizikidetza hobetzeko eta, horren bidez, haur eta nerabeen arreta ikuspegi belaunaldiartekotik lantzeko.

Nuevo Futuro Nafarroa elkarteak, ConArte Internacionalekin lankidetzan, “Eszenatoki Partekatuak. Praktika artistikoak eta kultura-eskubideak parte-hartze demokratikorako” izeneko proiektua garatzen du, Kultura Ministerioaren (Kultura Eskubideen Plana) eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta “la Caixa” Fundazioaren INNOVA programaren finantzaketarekin.

“Mini musikal” bat da, XIX. mendeko eta XX. mendearen hasierako Remigia Echarren nafarraren bizitza ospatuko duena —Arga ibaiaren Erregina izenez ezaguna—, eta haren bidez gaur egungo gizarte-arazoak lantzeko aukera emango du.