Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Ateraldia: eguzki-eklipse osoa Lerinen

  • Hasiera
  • Ateraldia: eguzki-eklipse osoa Lerinen

Data

12 - 13 / 08 / 2026

Ordua

09:20 - 11:00

Ateraldia: eguzki-eklipse osoa Lerinen

IRTEERA

Gaua pasako dugu!!

Lerin izar lurra, Starlight herria.

  • Abuztuaren 12a: Irteera 09:20ean, Zubiarte kalea, 22, kiosko ondoko geltokitik
  • Abuztuaren 13a: Itzulera 11:00etan (gutxi gorabehera), Zubiarte kalea, 21 – Vizcay ondoan.

Izen ematea: ekainaren 22tik 26ra, Ugazten. 948333431/629977030 juventud-gazteria@huarte.es.

Ordainketak: ekainaren 27tik uztailaren 2ra.

Prezioa: 10 €.

Eguraldiak uzten badu, aire zabalean zelai batean lo egingo da edo bestela, kiroldegian, estalpean.

Hauek barne: sarrera, betaurreko homologatuak eklipsea ikusteko, jarduerak eta monitore espezializatuak.

Eraman: esterila, lo-zakua, arropa eta oinetako erosoak, linterna, berokia, eguzkitik babesteko krema, txanoa, eulitxoen-kontrakoa eta ura (betetzeko aukera egongo da) eta eguna pasatzeko janaria (bazkaria, afaria eta gosaria).

Adi!: ezinbestekoa bakarrik eraman, zuen motxiletan kargatu beharko duzue eta.

Uharte, Atarrabia eta Burlatako 2013-1996 bitarte jaiotako gazteok lehentasuna izanen duzue. Adinez gutxikoek baimena aurkeztu beharko duzue. Ugazten jaso!!!

Leku mugatuak.

Antolatzailea: Uharte, Atarrabia eta Burlatako Udalak.