Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

EUSKARA

INFORMAZIOA

Zinegotzia:
Isabel Etxeberria Lakuntza

Udal teknikaria:
Ana Mindegia Ilarregi

  • EUSKARA

    1989ko abendutik, Uharteko Udalak Euskara Zerbitzua dauka, 1986ko Euskararen Legearen babesean sortutakoa. Bere eginkizuna Uharten hizkuntza normalizazioa sustatzea eta bultzatzea da, bai udal esparruan, bai gizartean:

    • Udal esparrua: herritarrei udalera euskaraz jotzeko duten eskubidea bermatzeko ekintzak, hala nola langile elebidunak egotea udal zerbitzuetan zein kanpoko kontratazioen bidez ematen dituzten zerbitzuetan; itzulpenak, jendaurreko hizkuntza idatzia euskaraz ere ager dadin (inprimakiak, ziurtagiriak, programak…).
    • Gizartea: hainbat kanpaina eta akzio herritarren artean euskararen ezagutza eta erabilera handitzera

    2001az geroztik, Uharteko Udal Eremuan Euskararen Erabilera eta Sustapena Arautzeko Ordenantza bat du, 2004an aldatu zena eta 2004ko abenduaren 22ko 153. NAOn argitaratu zena. Ordenantza horretan, Uharteko Udalak euskara udalerriko berezko bi hizkuntzetako bat bezala hartzen du.

    Asko izan dira norabide horretan jorratu diren gaiak, lan-ildoak eta programak, horietako asko Nafarroako gainerako euskara zerbitzuekin lankidetzan, Euskara Teknikarien Sarearen bitartez. Era berean, zeharkako lan-ildoak mantentzen dira beste udal zerbitzuekin, euskara horietan ere indartu dadin. Ekintza horiek guztiek urteko hizkuntza plangintza batean jasotzen dira, euskara teknikariak egina, Euskara Batzordean aurkezten dena eta, aurrekontuarekin batera, arduradun politikoek onartzen dutena.

    KANPAINA ETA JARDUERAK

    FAMILIEI ZUZENDUTAKO KANPAINA ETA JARDUERAK

    ERA – Belaunaldi berrian aukera
    Familiei laguntza eta baliabideak eskaintzeko sortutako webgunea da, seme-alabei euskaraz ikasteko prozesuan laguntzeko aukera izan dezaten. Euskaraz ez dakiten gurasoek eta dakitenek artikuluak eta bideoak aurkituko dituzte, baita Nafarroako eskolaz kanpoko eskaintza, haurren agenda kulturala eta baliabide ugari ere, hala nola liburuak, ipuinak, audioak, bideoak eta abar.

    https://eranafarroa.eus

     

    Ongi etorri jaioberri!


    Haurtxo bat jaiotzen den urtean, liburuxka bat bidaltzen da etxe bakoitzera, euskaraz hitz egiten duten familientzat eta gutxi ezagutzen edo ulertzen dutenentzat, euskara familia-ingurunean sartzera animatzeko.

    http://eranafarroa.eus/jaioberria/

    Euskarazko D ereduan matrikulatzearen aldeko kanpaina
    Urte bakoitzaren hasieran egiten da, eskolatzeko adinean dauden haurrak dituzten familiei gutun bat bidalita, eta euskara adin goiztiarretik ikastea du helburu.

    https://eranafarroa.eus/haur-eskola/

    HAUR ETA GAZTEENTZAKO JARDUERAK

    Xamarikorekin Jolasean
    Virgen Blanca ikastetxeko Haur Hezkuntzako gela guztietan eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan eskaintzen den jarduera da, jostaldietan euskarazko jolasa bultzatzeko.
    Bertsolaritza irakaskuntzan
    Egitasmo hau Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan ematen da, bertsoen bidez euskararen ahozkotasuna lantzeko eta ezagutza indartzeko.
    Oporraldietako Hiri Kanpaldiak
    Udaleko Berdintasun, Euskara eta Gizarte Hezkuntzako zerbitzuek, Inauterietako, Pazko Asteko eta udako eskola-oporretan, hainbat hiri kanpaldi eskaintzen ditugu, euskararen ezagutza eta hizkuntza ez-formala indartzeaz gain, familiei lana eta familia bateragarri egitea ahalbidetzeko.
    Euskarazko udalekuak
    Nafarroako euskara zerbitzuek euskal geografia osoan Lehen Hezkuntzarako eta DBHrako dauden euskara udalekuen eskaintzaren bilduma egiten dute, familiek dagoen eskaintzaren gida ahalik eta osoena izan dezaten.

    https://eranafarroa.eus/baliabideak/eskolaz-kanpoko-eskaintza/udalekuak/

    Uda igarota, Udalak dirulaguntza deialdi bat argitaratzen du seme-alabak kanpamendu horietara bidali dituzten familientzat.
    DEIALDIRA ESTEKA
    Euskarazko produktuen katalogoa
    1998. urteaz geroztik, urte amaieran katalogo bat egiten dugu, merkatuan dauden liburu, joko, musika eta abarretako azken nobedadeak biltzen dituena, eta D ereduko ikastetxeetan banatzen da. Katalogo hori bi adin-tartetan banatuta dago: 0-12 urte eta 12-16 urte bitartekoak. Gainera, katalogo osoa kontsultatzeko web orri bat dago, etengabe eguneratzen dena, eta bertan hileroko buletinean harpidetzeko aukera eskaintzen da.

    https://www.katalogoa.eus/

    BESTELAKO KANPAINA ETA JARDUERAK

    Helduentzako matrikulazio kanpaina
    Ikasturtearen hasieran kanpaina bat egiten da helduak euskara ikastera edo ezagutzan sakontzera animatzeko. Halaber, Nafarroako Udal Euskara Zerbitzuen artean web orri bat sortu da, ikasteko prozesuan laguntzeko baliabideak eskaintzen dituena eta agenda sozial eta kulturala euskaraz duena. Irakurketa-liburuen, bideoen, filmen eta musikaren bilduma ere badu.
    https://elaide.eus
    Euskalduntze prozesua garestia izan ez dadin, udalak Uharteko laguntzen deialdia argitaratzen du herritarrek egiten dituzten ikastaro estentsibo, trinko eta barnetegietarako.
    DEIALDIRA ESTEKA
    Mintzakide / Gurasolagun
    Programa honen bidez, euskara ikasteko edo ahaztuta duten pertsonei euskara praktikatzeko gune bat eskaintzen zaie. Pertsona-taldeak sortzen dira, eta horietako batek hizkuntza erabat menderatzen du eta gainerakoei hizkuntza praktikatzen laguntzen die, beren maila hobetzeko.

    INFORMAZIO GEHIAGO

    “Euskara merkataritzara”
    Uharteko merkatariei eskaintzen zaien doako programa da. AHIZE enpresaren bitartez eskaintzen da eta saltokietan euskararen presentzia eta erabilera bultzatzea du helburu. Une honetan 25 saltoki baino gehiagok hartzen dute parte programa honetan.

    (Falta PDF)INFORMAZIO GEHIAGO

    Merkataritzako establezimenduetako errotuluetan euskara erabiltzeko diru-laguntza
    Deialdi honen bidez, fatxadetako, erakusleihoetako, toldoetako eta ibilgailu komertzialetako errotulazioa diruz lagunduko da, bai euskaraz, bai euskaraz eta gaztelaniaz. Era berean, saltokiak proiektatzeko Interneten erabil daitezkeen euskarriak sortzea ere kontuan hartuko da: web-orriak, blogak, aplikazioak, etab. Gehienez 500€ jasoko dira. Eskaerak aurkezteko epea urte osoan dago zabalik.

    DEIALDIRA ESTEKA

    Udalarekin ere... euskaraz


    Administrazioan euskararen erabilera bultzatzeko eta hizkuntza-paisaian euskararen presentzia areagotzeko hainbat euskarri argitaratzen dira: mahai gaineko egutegi batzuen bidez, udal zerbitzuetan herritarrei euskaraz arreta eman diezaieketen pertsonak identifikatzen dira; horma-egutegiak jartzen dira udal bulego eta geletan, eta poltsikoko egutegiak buzoneatzen dira udalerriko intereseko telefonoekin.
    Ze berri? Euskararen sustapenerako udal-arteko aldizkaria

    Ze Berri? euskara sustatzera eta soziolinguistikaren arloko gaiak zabaltzera zuzendutako argitalpena da. Urtean 6 zenbaki argitaratzen dira (otsaila, apirila, ekaina, iraila, urria eta abendua) eta 80.500 aleko tirada du. Ale horiek proiektu honetan parte hartzen duten 45tik gorako toki entitateen postontzietan banatzen dira gehienbat. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak 3.000 ale erosi eta Nafarroako Erdialdeko eta Erriberako euskarazko ikastetxeetara bidaltzen ditu.

    1994ko ekainetik argitaratutako zenbaki guztiak kontsultatzeko web orri bat ere badu, eta bilatzaile bat dauka artikuluak eta berriak aurkitu ahal izateko.

    https://www.zeberri.eus/

    Euskaraldia / Orbelaldia

    Euskaraldia ariketa sozial masiboa da euskara ulertzen dutenen ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Gizarte osora iritsi nahi duen ariketa da eta iraupen mugatua du. Gure hizkuntza-ohiturak aldatuz euskararen erabilera areagotzea du helburu, eta gutxieneko baldintza euskara ulertzea da. Jarduera, ariketa edo praktika kolektiboa da, batez ere, eta jarduera indibidualean edo kolektiboan har daiteke parte. 2019an, EUSKARALDIAren 1. edizioa egin zen, eta bi urtez egin beharreko ariketa gisa sortu zen, azaroa-abendua bitartean. Udalak aktiboki hartzen du parte jarduera honetan, bai dinamizatzaile bat kontratatzeko ekarpen ekonomikoarekin, bai udalerriko euskaldunez osatutako Talde Eragilean parte hartuz.

    Datekin batera, urtero, Euskara Zerbitzuak, udaleko beste sail batzuekin elkarlanean, “ORBELALDIA, hostoz hosto Uharten euskara errotzen” kultur zikloa antolatzen du, zenbait jarduera eta ikastaro eskainiz.

    ZERBITZUAK

    Euskara Zerbitzuak ere eskaintze du:

    Hizkuntza arloko aholkularitza

    Herritarrentzako arreta

    administrazio-prozedurak euskaraz izapidetzen laguntzeko eta soziolinguistikarekin zerikusia duten gaien inguruan

    Informazioa

    Toponimiari eta udalerriko kaleen, plazen eta lekuen izenei buruzko argibideak, bai eta grafia zuzenari buruzkoa ere

    Erregistro zibilean

    izen-abizenak euskaraz erregistratzeari buruzko argibidea

    DIRU-LAGUNTZAK

    DOKUMENTAZIOA: EUSKARA

    TituluaTamainaDeskargatu
    Normas_Arauak_kanpaldiak_201897.27 KB Deskargatu
    Komertzioen_errotulazioa_2025170.19 KB Deskargatu

    ESTATUKOA

    TituluaTamainaDeskargatu
    1978-12-29ko Espainiako Konstituzioa. 3. artikulua664.69 KB Deskargatu