INAUTERIAK – otsailak 12, 13 eta 14
ORDUTEGIA: 8:00etatik 14:30era. Sarrerak 9:00ak baino lehen eta irteerak 13:30etik aurrera.
PLAZA KOPURUA: plaza mugatuak. Gutxienez 8 haur eta, gehienez ere 20 haur.
MATRIKULAK: urtarrilaren 22tik 31ra Udaleko erregistro orokorrean. Izena emateko orria egoitza elektroniko bidez edo Udaletxeko Herritarrak Hartzeko Bulegoan-HHB entregatu behar da.
PREZIO PUBLIKOA (3 egun):
Prezioa kalkulatzeko 2022ko errenta aitorpena aplikatuko da. Oraindik aurkeztu ez dutenek, urtarrilaren 31ra arte dute aurkezteko epea. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.
| > 5.000 | 5.001-8.000 | 8.001-10.000 | 10.001-15.000 | 15.001-20.000 | 20.001-30.000 | 30.001 < |
| 16,50€ | 27,50€ | 34,00€ | 37,50€ | 41,50€ | 45,50€ | 50,50€ |
- Erroldatu gabeak – 77,50€
ANTOLATZAILEA: Uharteko Udala, Euskara Zerbitzua bitartez.
Argibide gehiago 948 33 10 53 (Euskara Zerbitzua) telefonoan edo euskarazerbitzua@uharte.eus helbidean.