LARUNBAT ERO 2024-2025
Ikasturte honetan ere 8-11 urte bitarteko gaztetxoek izanen dute larunbatetan euskaraz gozatzeko aukera: zirko tailerra, globoflexia, serigrafia, jolas kooperatiboak, ginkanak, herri kirolak, esperimentuen tailerra, eskulanak…
Ekainean aurre-inskripzioak burutu ziren eta orain matrikula gauzatzeko garaia da.
Matrikulak aurkezteko epea: irailaren 6ra arte irekita.
Aurkezteko lekua: egoitza elektronikoaren bidez edo udaletxeko erregistro orokorrean (San Juan plaza, 1 – 1. solairua, 8:30-14:00).
Gogoratu matrikula formalizatzeak inskripzio-araudia onartzea eta matrikulazio-tasa osorik ordaintzea dakarrela.
Ekainean apuntatu ez direnek galde dezakete plaza librerik ote dauden Euskara Zerbitzura e-posta bat igorriz: euskarazerbitzua@uharte.eus
JARDUERAREN INFORMAZIOA
LARUNBAT ERO programa urritik maiatzera bitarte buruko den euskarazko aisialdi ekintza bat da. Ekintza erakargarrien bitartez talde egonkorrak sortzea du helburu, haurren artean euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntzarekiko duten jarrera hobetzeko. Proposamen desberdinak eta haien interesetara egokitutako eskaintza eginen da.
Mota askotako jarduerak bai Plazaldean nola inguruetan: zirko tailerra, globoflexia, serigrafia, jolas kooperatiboak, ginkanak, herri kirolak, esperimentuen tailerra, eskulanak…
Herrira begirako ekintzak bultzatzen saiatuko gara interesgarria eta beharrezkoa iruditzen baitzaigu gaztetxo euskaldunek herriko bizitzan parte hartze aktiboa izatea.
EGUTEGIA:
| Hilabetea | Egunak | Hilabetea | Egunak |
| Urria | 5, 19, 26 | Otsaila | 1, 8, 15 |
| Azaroa | 9, 16, 23, 30 | Martxoa | 1, 15, 22, 29 |
| Abendua | 14, 21 | Apirila | 5, 12, 26 |
| Urtarrila | 11, 18, 25 | Maiatza | 10, 24, 31 |
PREZIOA:
| 1 tartea | 2 tartea | 3 tartea | 4 tartea | 5 tartea | 6 tartea |
7 tartea |
Ez errol. |
| PCE | PCE | PCE | PCE | PCE | PCE | PCE | Edozein PCE |
| <5.000€ | 5.000 – 8.000€ | 8.000 – 10.000€ | 10.000 – 15.000€ | 15.000 – 20.000€ | 20.000 – 30.000€ | >30.000€ | |
| 22 € | 41 € | 51 € | 56 € | 62 € | 68 € | 75 € | 105 € |
LARUNBAT ERO 2024-2025