Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

EUSKARAZ BIZI BIZI udako hiri kanpaldiak 2026

EUSKARAZ BIZI BIZI udako hiri kanpaldiak 2026

Euskarazko Hiri Kanpaldiak, ikasketak euskaraz murgiltze ereduan (D eredua eta PAI-D programa) egiten ari diren ikasleentzat, Haur Hezkuntzako 1. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte.

Datak: 5 eguneko txandak.

1.       Ekainaren 22tik 26ra 6.       Abuztuaren 10etik 14ra
2.       Ekainaren 29tik uztailaren 3ra 7.       Abuztuaren 17tik 21era
3.       Uztailaren 20tik 24ra 8.       Abuztuaren 24tik 28ra
4.       Uztailaren 27tik 31ra 9.       Abuztuaren 31tik irailaren 4ra
5.       Abuztuaren 3tik 7ra  

Ordutegia: 8:00etatik 14:30era. Sar daiteke 9:00ak bitartean eta irten 13:15etik aurrera.

Plaza kopurua: plaza mugatuak. Gutxienez 10 eta gehienez 40 haur 1. txandan, 30 haur 2garrenean eta 20 haur gainerakoetan.

Aurre-inskripzioak maiatzaren 5etik 15era:

 

Aurre-inskripzio kuota: 24,75€/txanda tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.

Plazak konfirmatzea maiatzaren 20tik 22ra SMS bitartez.

Matrikulak: ekainaren 5era arte, udaletxeko erregistro orokorrean. Izena emateko orria, Udalan webgunean eskuragarri egongo dena, egoitza elektroniko bidez edo Udaletxean Herritarrak Hartatzeko Bulegoan-OAC entregatu behar da.

Prezio publikoa:

Prezioa kalkulatzeko 2025eko errenta aitorpena aplikatuko da. Ekainaren 26ra arte luzatuko da aurkezteko epea. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.

> 5.000 5.001-8.000 8.001-10.000 10.001-15.000 15.001-20.000 20.001-30.000 30.001 <
24,75€ 41,00€ 51,25€ 56,25€ 62,00€ 68,50€ 75,50€
  • Erroldatu gabea – 116,50€

Informazio gehiago Euskara Zerbitzuan: euskarazerbitzua@uharte.eus / 948 33 10 53

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK