Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

EUSKARAZ BIZI BIZI udako hiri kanpaldiak 2026 – Matrikula

  • Hasiera
  • Euskara
  • EUSKARAZ BIZI BIZI udako hiri kanpaldiak 2026 – Matrikula

EUSKARAZ BIZI BIZI udako hiri kanpaldiak 2026 – Matrikula

Maiatzaren 5etik 15era egin ziren ‘Euskaraz Bizi-bizi’ udako tailerretarako aurre-inskripzioa. Bertan 5 eguneko 9 txanda eskaini zen eta 7 txanda  atera dira aurrera aurre-inskripzio nahikoak izan direlako, eta 2 txanda berriz (abuztuak 10-14 eta 17-21) bertan behera geratu dira.

Matrikulak ekainaren 5era arte egin behar dira; horretarako, fitxa bat bete behar da eta egoitza elektroniko bidez edo Udaletxean Herritarrak Hartatzeko Bulegoan-OAC entregatu behar da.

Prezio publikoa:

Prezioa kalkulatzeko 2025eko errenta aitorpena aplikatuko da. Ekainaren 26ra arte luzatuko da aurkezteko epea. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.

> 5.000 5.001-8.000 8.001-10.000 10.001-15.000 15.001-20.000 20.001-30.000 30.001 <
24,75€ 41,00€ 51,25€ 56,25€ 62,00€ 68,50€ 75,50€
  • Erroldatu gabea – 116,50€

 

Aurre-inscripzio epea pasa bazaizue oraindik ere garaiz zaudete, hainbat plaza libre daudelako. Interesa baduzue jarri zaitez harremanetan euskara zerbitzuarekin: 948 33 10 53 / euskarazerbitzua@uharte.eus

Plaza libreak (2026/07/15ean eguneratua).

1. Ekainaren 22tik 26ra – 3 plaza 6. Abuztuaren 10etik 14ra BERTAN BEHERA
2. Ekainaren 29tik uztailaren 3ra – 3 plaza 7. Abuztuaren 17tik 21eraBERTAN BEHERA
3. Uztailaren 20tik 24ra – 5 plaza 8. Abuztuaren 24tik 28ra – 0 plaza
4. Uztailaren 27tik 31ra – 5 plaza 9. Abuztuaren 31tik irailaren 4ra – 0 plaza
5. Abuztuaren 3tik 7ra – 3 plaza  

 

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK