2 orduko iraupena
Arduino mikrokontroladorea beste elementu elektroniko batzuekin konektatzeko, robotikan eta automatizazioan murgiltzen hasteko eta eskema elektronikoak interpretatzen ikasteko tailerra.
Honako hauek egiteko aukera izanen duzu: LED bat piztu, zenbait sarrera landu (pultsadoreak, tenperatura sentsorea, e.a.), bozgorailuak eta motoreak irteera gisa aktibatu etabar. Ikasitakoarekin, parte-hartzaileok, taldeka, automatizazio proiektutxo bat egingo duzue.
Azaroaren 9a, larunbata, 17:30etik 19:30era, Ugazten-Uharteko Gazte lokalean.
Doako ikastaroa EUSKARAZ.
Zuzendaria: PROTOMAKERS
Izena emateko: http://sareaneuskaraz.eus/izena-eman azaroaren 6a arte.
Antolatzailea: Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua.
Laguntzailea: Uharteko Udala – Euskara eta Gazteria Zerbitzuak.
Leku mugatuak. Plazak betez gero, zozketa eginen da.
