Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

ANDRE MARIA ZURIA IP

INFORMAZIOA

Helbidea eta Kontaktua
Pérez Goyena K. 12
31620 Huarte

Tel. 948 33 50 57

admon.cphuarte@educacion.navarra.es

cpvirgenblancaip.educacion.navarra.es

3 eta 12 urte bitarteko ikasleei irakaskuntza eskaintzea helburu duen ikastetxea da. Bertan, Haur Hezkuntzako (3-6 urte) eta Lehen Hezkuntzako (6-12 urte) zikloetako irakaskuntza ematen da.

Gaur egun, ikastetxeak hiru hizkuntza-eredu eskaintzen ditu:

  • A PAI hizkuntza-ereduak gaztelaniazko irakaskuntza eskaintzen du, astean ingeleseko 11 saiorekin, Haur Hezkuntzatik hasita, eta euskara irakasgai gisa (astean 4 saio, Haur Hezkuntzatik aurrera).
  • G PAI hizkuntza-ereduak gaztelaniazko irakaskuntza eta astean ingeleseko 11 saio eskaintzen ditu Haur Hezkuntzatik aurrera.
  • D ereduak euskara hutsean irakasten du, salbuespen hauekin: gaztelania (astean 4 saio, LH3tik aurrera), eta ingelesa (astean 4 saio Haur Hezkuntzan eta 5 saio Lehen Hezkuntzan).

2014/15 ikasturtea Uharteko ANDRE MARIA ZURIA HLHIPn PAI Programa ezarri zen lehen urtea da, eta ikasturte honetan Lehen Hezkuntzako 6. mailara iritsi da.