Uharte Kirola S.L. enpresa publikoak honako zerbitzu hauetarako eratuko duen lan-poltsan sartzeko eskabideak aurkezteko epea ireki da:
- Sarbideen kontrola
- Estetika
- Garbiketa
- Sorospena
- Jardueren monitorea.
Interesatuek eskabideak aurkeztu ahal izango dituzte 2025eko urtarrilaren 31ra arte, deportes@huarte.es helbide elektronikoan.
Eskatzaileek Uharte Kirola s.l. sozietatearen lan-poltsan sartzeko eskabidea aurkeztu beharko dute, beteta, curriculum vitaearen, NANaren edo pasaportearen eta baloratu daitezkeen gainerako agirien fotokopiekin batera.