Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Uharteko Udalak eta Goienerrek hitzarmena sinatu dute banakako energía-aholkularitza eskaintzeko

Uharteko Udalak eta Goienerrek hitzarmena sinatu dute banakako energía-aholkularitza eskaintzeko

2024an, Uharteko Udalak hitzarmena sinatu du Goiener elkartearekin, energia berriztagarriaren kontsumo arduratsua eta energia-komunitateen garapena sustatzen dituen erakundearekin. Akordio honi esker, udalak herritarrei energia-kontsumoaren inguruko doako aholkularitza zerbitzua eskainiko die, Goienerreko adituen eskutik.
Banakako aholkularitza saioak aldez aurretik hitzordua eskatuta egingo dira, eta partikularrei zein Uharteko enpresa txikiei zuzenduta daude. Parte hartu nahi dutenek euren hornidura elektrikoaren faktura eraman behar dute, azterketa zehatza egiteko. Hitzorduak ostegunero eskainiko dira, abenduaren 19ra arte, 16:30etik 18:30era, Plazaldeko 16. gelan, lehenengo solairuan.
Zerbitzu hau Uharten erroldatutako bizilagunentzat baino ez da, eta gehienez ere 30 minutuko iraupena du hitzordu bakoitzeko. Energia-eraginkortasuna hobetzeko eta ingurumen-inpaktua murrizteko aukera paregabea da, baliabide energetikoen erabilera jasangarriagoa sustatuz.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK